64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

478E/2025 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erradiodiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 104 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan. Aipatu ebazpenaren I. eranskinean azaltzen da erradiagnostikoko espezialitatean gehienez ere 17 lanpostu egonen direla.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 6ko 266E/2024 Ebazpenaren eta martxoaren 5eko 586E/2024 Ebazpenaren bidez (deialdiaren webgunean argitaratu ziren 2024ko otsailaren 7an eta 2024ko martxoaren 5ean, hurrenez hurren), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda onetsi ziren.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen deialdiaren webgunean, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 203/2025 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 4 izangaiak funtzionario izendatu ziren eta bete gabe deklaratu ziren 13 lanpostu.

Ondoren, aipatu ebazpenaren bidez izendatu ziren txanda irekiko izangaietako bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako. Hautapen prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrendan izangai gehiagorik ez dagoenez, ezin da lanpostu hori bete.

Hori dela eta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuaren barruan, deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan erradiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzekoa (62397 lanpostu zenbakia), hautapen prozesua gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoelako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko martxoaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2503841