64. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

820/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita martxoaren 3ko 642/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, zuzendu egiten zen urtarrilaren 28ko 203/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Azken horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Erradiodiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ikusirik akats bat egin dela, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea martxoaren 3ko 642/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez zuzendu egiten zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 203/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Azken horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Erradiodiagnostikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Zuzenketa honela eginen da:

Honako hau dioen tokian:

"4. Bete gabe uztea 62596, 63623, 65128, 65264, 65424, 67079, 67336, 68605, 69942, 69943, 70574, 70973, 71113, 71209 eta 71735 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.

Honela behar du:

4. Bete gabe uztea 62596, 63623, 65128, 65264, 67079, 67336, 68605, 69942, 69943, 70574, 70973, 71209 eta 71735 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak".

Honela behar du:

"4. Bete gabe uztea 62596, 63623, 65128, 65264, 65424, 67079, 67336, 68605, 69942, 69943, 70574, 70973, 71113, 71209 eta 71735 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.

Honela behar du:

4. Bete gabe uztea 62596, 63623, 65128, 65424, 67079, 67336, 68605, 69942, 69943, 70574, 70973, 71209 eta 71735 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak".

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2504350