63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

2022ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea.

Batzorde horrek, aipatutako foru dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duenaren arabera, diziplina anitzeko osaera izanen du, hots: bioetika gaietan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten bost profesional, zeinak aukeratuko baitira medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko eta farmaziako langileen artetik edo osasun zientzietako bestelako profesionalen artetik; osasun arloko gaiei buruzko prestakuntza juridikoa duten hiru kide; giza eta gizarte gaien esparruan entzute handia duen aditu bat; komunitatearen eta osasun publikoaren arloetako esku-hartzeetan aditua den pertsona bat; osasungintza publikoaren esparruko zerbitzuetako pertsona bat, zeinak bere eginkizunen artean herritarren eskubide eta betebeharrak zaintzea izan beharko baita; Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoko kide bat; Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordeko kide bat; eta, azkenik, akreditazioa duten asistentziaren etikako batzordeetatik kide bana, kasuan kasuko batzordeko kideen artetik izendatuak, batzordeko buruak proposaturik.

2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan, argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Foru agindu horretan, Almudena Sánchez Villegas andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatu zuten, komunitatearen eta osasun publikoaren arloetako esku-hartzeetan aditu gisa. 2024ko abuztuaren 22an, Almudena Sánchez Villegas andreak karguari uko egin zion. Hura ordezteko, María Ángeles Nuin Villanueva andrea proposatzen da.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 28ko 526E/2022 Foru Aginduaren bidez, María José Lasanta Sáez andrea Bioetika Batzordeko kide izendatu zuten, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoaren ordezkari gisa. 2024ko abenduaren 9an, Bioetika Batzordeari jakinarazi zion jadanik ez zela Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide (hau da, lehen Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoa deitzen zen organoa), eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izateari ere utziko dio.

Hura ordezteko, Amaya Echeverría Gorriti andrea proposatzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren ordezkari gisa.

Bestalde, postu bat hutsik dago medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko, farmaziako eta bestelako profesionalen artetik aukeratu beharreko pertsonen taldean.

Gaur egun, batzordeko burua Juana Caballín Yarnoz andrea da, zeina Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Aginduaren bidez izendatu baitzen batzordekide, medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko, farmaziako eta osasun zientzietako beste profesional batzuen ordezkari gisa. 2025eko otsailaren 24an, jakinarazi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izateari uzteko asmoa zuela, eta, beraz, talde horretan beste postu bat hutsik geratuko da.

Batzordeburu berria izendatu arte, hari esleitutako eginkizunak batzordeko buruordeak beteko ditu.

2025eko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, Bioetika Batzordeak proposatu zuen Serafín García Mata medikuak eta Isabel Pacheco Serrano erizainak betetzea goian aipatutako taldean hutsik dauden bi postuak, hots, medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko, farmaziako eta osasun zientzietako beste profesional batzuen ordezkarien taldean. Horretarako, kontuan hartu da bi pertsona horiek bioetika arloan duten lan ibilbidea eta prestakuntza.

Azkenik, Begoña López de Goicoechea Guembe andreak, zeina Bioetika Batzordeko idazkari izendatu baitzuten azaroaren 3ko 365E/2023 Foru Aginduaren bidez, kargua uzteko eskatu du 2025eko otsailaren 19an, baita Pilar García García andreak ere, zeina ordezko idazkaria baitzen.

Horren ondorioz, proposatzen da Ana María Burgueño Vázquez andrea, zeina administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) baita, Batzordeko idazkari izendatzea, eta Marta Álvarez Alonso andrea, zeina Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria baita (arlo juridikoa), Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko ordezko idazkari.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortzen eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatuaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. María José Lasanta Sáez andrea eta Almudena Sánchez Villegas andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izatetik kentzea, beraiek eskatu baitute.

2. Amaya Echeverría Gorriti andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren ordezkari gisa.

3. María Ángeles Nuin Villanueva andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea, komunitatearen eta osasun publikoaren arloetako esku-hartzeetan aditu gisa.

4. Juana Caballín Yarnoz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

5. Serafín García Mata jauna eta Isabel Pacheco Serrano andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea, medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko, farmaziako eta osasun zientzietako beste profesional batzuen ordezkarien taldean hutsik dauden bi postuak bete ditzaten.

6. Kargutik kentzea, biek eskatu baitute, Begoña López de Goicoechea Guembe andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko idazkaria, eta Pilar García García andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko ordezko idazkaria.

7. Ana María Burgueño Vázquez andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) bera, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko idazkari izendatzea, eta Marta Álvarez Alonso andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) bera, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko ordezko idazkari izendatzea.

8. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordera, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, eta foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2503786