63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Noaingo UE-5.5 unitatean. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko martxoaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Noaingo UE-5.5 unitatean, Serrería Esparza SLk sustatua, bat etorriz Asursi SL, Asesores Urbanistas enpresak idatzitako 2025eko martxoko proiektuarekin eta haren eranskinekin.

Osoko bilkuran, 2024ko urriaren 8an, harturiko erabaki baten bidez onetsi zen hasiera batez, eta onespen horren iragarkia 2024ko urriaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara. Jendaurreko aldian, inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina). Onetsiriko agiriak interesdunen eskura egonen dira Udalaren egoitza elektronikoan.

Elortzibarren, 2025eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2504037