1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
25/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 5eko 68/2019 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren.
Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 5eko 68/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatu ziren. Foru agindu hori Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 11ko 81/2023 Foru Aginduak aldatu zuen.
Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuak eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak jakinarazten dute beharrezkoa dela hiru atalburuk Hezkuntza Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izatea, hainbat jarduketa kudeatu ahal izateko Gizarte Segurantzarekin.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 5eko 68/2019 Foru Agindua aldatzea, eta, ondorioz, pertsona hauek ere izendatzea ziurtagiri digitala izan dezaten, Hezkuntza Departamentuko ordezkari gisa soilik beren eskumen esparrukoak diren gaietarako:
–Lara Etxauri Beltzunegi andrea, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Ataleko burua.
–Sonia Palomo Mateos andrea, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Gizarte Aseguruen Ataleko burua.
–Rafael Casellas Tohane jauna, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Giza Baliabideen Plangintzarako Ataleko burua.
2. Izendapen horiek noiznahi errebokatzen ahalko dira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira.
Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2503691