63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 104. lurzatian. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Tomás Ganuza Errazquinek sustatu duen xehetasun-azterketa, barne lerrokaduraren eta lerrokadura ofizialaren artean eraikin txikiak eraiki ahal izateko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, bai eta prentsan eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen 2025eko martxoaren 11ko osoko bilkuran.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503808