63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrosadia-Lezkairu plan partzialaren A3 unitateko xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-MAR-25 (7/CU).

«Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 23an, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa areako plan partzialaren A3 unitaterako. Haren helburua da beheko solairuan onar daitezkeen altuera libreak handitzea, baita atikoko gehieneko altuera osoa ere, eta sestrak ezartzea A3 oinarrizko unitateko espazio libre pribaturako.

Aipatutako xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, urtarrilaren 16an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarrita ere (2025eko urtarrilaren 3ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariak); hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin. Jendaurrean egoteko aldian, ez da alegaziorik aurkeztu.

2025eko otsailaren 24an aurkeztu zen xehetasun-azterketa berri bat (erregistroko sarrera-zenbakia: 16681), behin betiko onesteko, eta zuzendu egiten zituena hasierako onespenaren erabakian ikusitako gabeziak.

Ikusirik Hirigintza Gerentziako arkitektoaren aldeko txostena, 2025eko otsailaren 26koa.

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Arrosadia-Lezkairu plan partzialaren A3 unitateko xehetasun-azterketa, Andía SAk sustatzen duena Valor Residencial SLk eskaturik.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, xehetasun-azterketan jasotako hirigintza arauekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. Erabakia Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzea.

4. Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen barnean, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) eta 9. artikuluei (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

5. Erabaki hau jakinaraztea Valor Residencial SLri, eta kasu bakoitzean bidezko diren errekurtsoen berri ematea.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2504231