63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Lerateko kanpineko plan berezian, Lerateko 3. poligonoko 10. eta 198. lurzatietan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko urriaren 23an, hasiera batez onetsi zuen Lerateko kanpineko plan bereziaren aldaketa.

Jendaurrean egon da, iragarkia paraturik 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. 2025eko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zen. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 7ko 31E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen.

Agintzen da behin betiko onetsitako aldaketa, Lerateko kanpineko plan bereziari dagokiona, argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Muetzen, 2025eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Urra Caro.

Lerateko kanpineko plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503853