63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen familia-langileen bi lanpostu, lanaldi partzialean aritzeko Izendapen-proposamena

Mankomunitateko buruak, martxoaren 11n emandako 10/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Hautapen prozesua bukaturik, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko familia-langileen bi lanpostu lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak erabaki du, deialdiaren 7.2 oinarriari jarraikiz (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, irailaren 12an) eta bat etorriz akatsen zuzenketarekin (2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an), Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, horrekin batera, burutza honi igorri dio probak puntuazio altuenarekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Honako hauek dira:

1. DOÑA M.ª ARANTZAZU AYARRA ARDANAZ

2. DOÑA M.ª PAZ BARRICART LUQUIN

Ikusirik Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren otsailaren 28ko 9/2025 Ebazpenaren bidez, M.ª Paz Barricart Luquini borondatezko eszedentzia eman zitzaiola, bertze administrazio batean ari zelako lanean, organo deitzaileak hutsik gelditzen diren lanpostuak beteko ditu probak gainditu dituztenen zerrendan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena igorriko dio buruari; hori guztia deialdiko oinarriei jarraikiz (7.5 oinarria) eta aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/195 Foru Dekretuaren 32.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuz. Hona hemen, bada, noren aldeko izendapen-proposamena egin den:

3. DOÑA IDOYA HUALDE SAMPER

Burutza honek deritzo proposamen hori bat datorrela deialdiaren oinarriekin (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, irailaren 12an) eta akatsen zuzenketarekin (2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an). Horren ondorioz,

EBATZI DUT:

1. Idoya Hualde Samper izendatzeko proposamena onartzea, egindako hautapen prozesuan puntuazio altuena lortu duen izangaia baita, M.ª Paz Barricart Luquinen ondoren.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2025eko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.

Iragarkiaren kodea: L2504034