2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena
Alkatearen 2022ko urriaren 31ko 162/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako deialdi hau eta haren oinarriak: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu hutsa eta administrari laguntzailearen lanaldi erdiko lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Alkatearen 2024ko otsailaren 7ko 21. Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, eta Udalaren webgunean deialdirako sortutako fitxan argitaratu ziren.
Ikusirik ezen, 2025eko otsailaren 3an eta 32 zenbakia zuen sarrera-erregistroarekin, Ana Isabel Aramendía Díazek uko egin ziola bere izendapenari, beste udal batean ari zelako funtzionario zerbitzuak ematen.
Kontuan harturik José Ignacio Aragüés Ecay hurrengo izangaia zela merezimendu-lehiaketako puntuazio-ordenan, zegokion iragarkia argitaratu zen, eskatutako dokumentazioa aurkez zezan erregistro orokorraren bidez..
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaik deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. José Ignacio Aragüés Ecay izendatzea Villatuertako Udaleko funtzionario, D mailako zerbitzu anitzetako udal enplegatu gisa, eta udaleko plantilla organikoan dagoen lanpostua esleitzea.
2. Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egunean.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Villatuertan, 2025eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2503732