2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak Tafallako Udalean: kirol-jardueretako monitorea (patinajea) eta kirol-jardueretako monitorea (Kirol Eskola)
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez , aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).
Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, deialdi batean, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduran. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), onetsi ziren behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, betiere betetzen bazituzten deialdian eskatutako baldintzak, eta lekurik bazuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta honako lanpostuak esleitzea;
–Alkatetzak 2025eko martxoaren 12an emandako 548. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenbizikoa.–Gorka Rodríguez Hernández izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, lanpostu hau bete dezan: kirol-jardueretako monitorea (patinajea).
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
IZENA | PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
RODRIGUEZ HERNANDEZ, GORKA | 06.2.4 | Kirol-jardueretako monitorea (patinajea) | D | Lan-kontratuduna | Partziala |
Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko martxoaren 14an sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
–Alkatetzak 2025eko martxoaren 12an emandako 550. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenbizikoa.–Honako hauek izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, izan daitezen kirol-jardueretako monitore (Kirol Eskola):
María Teresa Velaz Sancha
Andrea Gallego Sánchez
Amaia Ojer Velaz
Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:
IZENA | PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
VELAZ SANCHA, MARIA TERESA | 06.2.6 | Kirol-jardueretako monitorea (Kirol Eskola) | D | Lan-kontratuduna | Partziala |
GALLEGO SANCHEZ, ANDREA | 06.2.7 | Kirol-jardueretako monitorea (Kirol Eskola) | D | Lan-kontratuduna | Partziala |
OJER VELAZ, AMAIA | 06.2.9 | Kirol-jardueretako monitorea (Kirol Eskola) | D | Lan-kontratuduna | Partziala |
Hirugarrena.–Izangaiek 2025eko martxoaren 14an sinatu beharko dute dagokien lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko dituzte Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar dezaketela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu beharko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2504076