63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Arte eta lanbideetako irakaslearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Akats zuzenketa izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2025eko martxoaren 25an:

Giza Baliabideetako teknikariak 2025eko martxoaren 21ean egindako txostena ikusita, baita espedientean jasota dauden agiri guztiak ere, eta oharturik akatsa dagoela Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko arte eta lanbideetako irakaslearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian -2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratua- parte hartzeko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Akatsa honela zuzentzea:

Xabier Donazar Ezcurra jaunak bete egiten ditu oposizioan onartua izate aldera deialdiaren 2.1 oinarrian ezarritako betekizunak. Beraz, izangai hori sartu egin da txanda irekian parte hartzeko onartuen behin betiko zerrendan.

Horren ondorioz, izangaia deituta dago 2025eko martxoaren 29an, 09:00etan, Iruñeko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolan (Amaia kalea 27) eginen den azterketara, gainerako izangaien baldintza berberetan.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2504551