1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 12an hartua, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideen izendapena aldatzen duena.
Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru, eta, horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira batzordeko kide.
Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak izendatu ziren.
Unión del Pueblo Navarro parlamentuko taldeak eskatu du bere ordezkari titularra eta ordezkoa aldatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak aldatzea, honela:
"Unión del Pueblo Navarro" parlamentuko taldearen ordezkari gisa, Cristina Ibarrola Guillén andrea izendatzen da batzordekide titular, eta José Javier Esparza Abaurrea jauna, ordezko batzordekide.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei eta foru parlamentarien elkarteei eta Lurralde Politikarako Ministerioari, eta igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira.
Iruñean, 2025eko martxoaren 12an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2503815