63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kultura Departamentuko laguntzaile-etxezainaren, Los Llanos kultura etxeko etxezain-administrari laguntzailearen eta administrari-ofizialaren izendapenak

Prozesua buruturik lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Lizarrako Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 9ko 470. Ebazpenaren bidez eta argitara eman zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean), eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenekin.

Alkatetzaren martxoaren 12ko 288/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Jose Ignacio Aragües Ecay izendatzea Lizarrako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen D mailako Los Llanos kultura etxeko etxezain-administrari laguntzailearen lanpostuan lanaldi osoan jarduteko (plantilla organikoko zenbakia: 4.13).

Alkatetzaren martxoaren 12ko 289/2025 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Lander Recalde Gracia izendatzea Lizarrako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen D mailako Kultura Departamentuko laguntzaile-etxezainaren lanpostuan lanaldi osoan jarduteko (plantilla organikoko zenbakia: 4.7).

Alkatetzaren martxoaren 13ko 317/2025 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Sara Chandia Garriz izendatzea Lizarrako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan lanaldi osoan jarduteko (plantilla organikoko zenbakia: 5.8).

Lizarran, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2504085