2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko. Izendapena
San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2022ko abenduaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko; bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.
San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2023ko azaroaren 23an hartutako erabaki baten bidez, aldaketa bat onetsi zuen deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko; bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Legegintzaldia aldatu zenez, eta Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarraren ordezkariak berriro izendatu zirenez, kalifikazio-epaimahaiaren kideak aldatu ziren eta deialdiaren oinarrien 5.1 artikulua aldatu zen.
Deialdiaren aldaketa 2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, kalifikazio-epaimahai berria aditzera emanik.
2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, argitara eman zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Gerokultore-zaintzaile lanpostuari dagokion oposizio-lehiaketaren izangaien kalifikazioa amaiturik eta onarturik, deialdiaren 8. oinarriari jarraikiz, argitara eman zen iragarki-taulan eta San Francisco de Asís Patronatuaren atariko deialdiaren web fitxan probak gainditu zutenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.
Cintruenigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion Teresa Chivite García izangaia kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.
Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an.
Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiak deialdian eskatutako agiriak aurkez zitzan Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epe horren barnean, Teresa Chivite García izangaiak uko egin zion R25 plazari Patronatuaren erregistro orokorrean, 2024ko abenduaren 17an, zeren oposizio-lehiaketa bidezko egonkortze prozesuaren deialdi berezia gainditu, eta R31 plaza eskuratu baitzuen. Hain zuzen, kontratua 2024ko abenduaren 10ean sinatu zuen.
Patronatuko buruaren 2025eko urtarrilaren 14ko ebazpen baten bidez, Teresa Chivite Garcíaren eskaera baietsi eta gerokultore-zaintzailearen R25 plazari uko egitea onartu zitzaion.
Deialdiaren oinarrietan jasotakoarekin bat, hutsunea bete zen prozesua gainditu zutenen zerrendan hurrengo zen izangaiarekin.
Cintruenigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion Marlene Masavi Gil izangaia kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.
Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2025eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an.
Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkez zitzan Patronatuaren erregistro orokorraren bidez:
a) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
c) Zin egin edo hitzematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
d) Kasua bada, deialdi honetako 2.1.g puntuan ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duten agiriak.
e) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
Deialdian eskaturiko agiriak aurkeztu, eta egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu, eta horrek txostena eman du 2025eko martxoaren 5ean, zeinean jasotzen baita indarreko aurrekontuan (2025erako luzatua) badagoela kreditu egokia eta nahikoa lanpostuak betetzetik eratorritako obligazioak finantzatzeko.
Horrenbestez, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuak, 2025eko martxoaren 7an egin bilkura berezian, esleiturik dauzkan eskudantziak erabiliz,
ERABAKI DU:
1. Honako hau izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko gerokultore-zaintzailearen lanpostuan:
–Gerokultore-zaintzailea: Marlene Masavi Gil.
2. Lanpostu hutsa esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langilea izateko. Hala gertatuz gero, deialdiaren 8.1.3 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
4. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2025eko martxoaren 7an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUA
Gerokultore-zaintzailea:
–Lanpostu zenbakia: R25.
–Deiturak eta izena: Masavi Gil, Marlene.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldia: %100.
–Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.
Iragarkiaren kodea: L2503835