63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen-proposamena

Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 20ko ebazpen baten bidez, onetsi ziren zerbitzu anitzetako enplegatu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez kontratatzeko deialdiaren oinarriak, eta horiek argitara eman ziren 2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an.

Hautapen-prozesua buruturik, Alkatetzaren martxoaren 14ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi ziren deialdiaren hautapen-prozesuan lorturiko kalifikazioak, eta izendapen-proposamena egin zen Christian Fadrique Ros izangaiaren alde.

Aintzat harturik indarreko legediak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) eta 102.2 artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era bitartekoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

1.–Berrestea kalifikazio-epaimahaiak 2025eko martxoaren 13an harturiko erabakia, zeinaren bidez puntuazioak onetsi baitziren eta organo eskudunari proposatzen baitzion onets zitzala merezimenduen behin betiko balorazioa eta hautapen-prozesuaren oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak.

2.–Izendapen-proposamena egitea Christian Fadrique Rosen alde, eta eskatzea 15 egun naturalean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita, aurkez dezala 7.1.4 oinarrian eskatzen den dokumentazioa.

3.–Argitara ematea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.carcastillo.es), eta Udalbatzari haren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Zarrakaztelun, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2504079