2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena Izendapen-proposamena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 3ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, eta 022 zenbakia duena plantilla organikoan, Berriozarko Udalaren zerbitzurako. Deialdia argitara eman zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde. Izan ere, izangai horrek probak gainditu ditu puntuazio handienarekin, eta lanposturako bete beharreko baldintzak betetzen ditu.
Roberto Fuertes Oña. Plaza zenbakia: 022. Mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunekin, C mailakoa.
Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Berriozarren, 2025eko martxoaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2504225