1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
4E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Jesús Martín Moro jaunak aurkeztutako bi eskaerak ezesten dituena, bata irrati orokorrerako eta bestea musika irratietarako, proposamenek ez dutelako gainditu eskatzen zen gutxieneko puntuazioa, irrati digital bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko autonomia erkidegoaren eremuko lizentzietarako lehiaketan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez egin zen deialdiaren barnean.
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren urtarrilaren 13ko 1E/2025 Foru Aginduaren bidez, irrati digital bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa ebatzi zen, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez egin zen deialdiari dagokiona.
Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16 2E/2025 Foru Aginduaren bidez, zuzenketak egin ziren administrazio egintzaren izenaren zatian eta azalpen zatiaren lehenengo paragrafoan, argitzeko lehiaketaren xedeko lizentziak autonomia erkidegoaren eremukoak direla, eta ez tokikoak.
Aipatu 1E/2025 Foru Aginduaren azalpen zatian adierazten zen Jesús Martín Moro jaunak bi eskaera aurkeztu zituela irrati digital bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez egin zen deialdiaren barnean, bata irrati orokorrerako eta bestea musika irratietarako.
Foru agindu horretan ez ziren ebatzi Jesús Martín Moro jaunak aurkeztutako eskaerak.
Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiak proposatu du ezets daitezela Jesús Martín Moro jaunak aurkeztutako bi eskaerak, bata irrati orokorrerako eta bestea musika irratietarako, ez dutelako gainditu irrati eskaintzaren atalean eskatzen zen gutxieneko puntuazioa (25 puntu), "Nafarroako Foru Komunitatean lurreko soinuzko irrati-difusio digitalaren bidez ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko autonomia erkidegoaren eremuko 6 lizentzia banatzeko lehiaketaren balorazio mahaia"ren 5. aktan, 2024ko ekainaren 18koan, zehaztu zenaren arabera.
Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena ikusita, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau,
AGINTZEN DUT:
1. Jesús Martín Moro jaunak aurkeztutako bi eskaerak ezestea, bata irrati orokorrerako eta bestea musika irratietarako, proposamenek ez dutelako gainditu eskatzen zen gutxieneko puntuazioa, irrati digital bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 186/2019 Foru Aginduaren bidez egin zen deialdiaren barnean.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita deialdiaren izapideari dagokion fitxan ere, nafarroa.eus helbidean.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Jesús Martín Moro jaunari, eta igortzea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira, Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Irrati Espektroa Planifikatu eta Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusira eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.
4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2502942