63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23E/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo titulu baliokideren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko. DDBN identifikazioa: 811641.

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du deialdi bat egitea Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo titulu baliokideren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, zuzendaritza nagusi honetan aritzeko, hasiera batean urte batez, eta gehienez ere hiru urtez, hasierako aldia eta luzapenak batuta.

Beka horren deialdiari eta esleipenari esker, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi da, hobeki eta modu zuzenagoan ezagut dezaten, teorikoki zein praktikoki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kulturen arteko harreraren, sentsibilizazioaren eta bizikidetzaren alde eta arrazismoaren aurka egiten duen lana.

Prestakuntza bekaren onuradunak berez prestakuntzakoak diren lanak eginen ditu, kulturen arteko bizikidetzaren esparruarekin loturik, egiten diren komunikazio eta sentsibilizazio ekintzetan lagunduko du, eta, halaber, jardueren programazioan eta hedapenean lagun eginen du.

Bekaren deialdian eta hura ematean, oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, osagarri gisa.

Bekaren zenbateko ekonomikoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 53/2020 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz ezarriko da, foru agindu horren bidez eguneratu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza beken zuzkidura ekonomikoa.

Bekak hilero 1.420 euroko zenbateko gordina izanen du, edo dagokion zati proportzionala, hala badagokio. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Orobat, ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo titulu baliokideren bat duten pertsonei prestakuntza beka bat emateko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko, ebazpen honen I. eranskinean jasotako oinarriekin bat.

2. 53.700,48 euroko gastua erreserbatzea, Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorretako 350000 35000 4809 231900 partidaren kargura ("Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak"), bai eta hurrengo ekitaldietako gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen diren antzekoen kargura ere, honela banakatuta:

AURREKONTU EKITALDIA

ERRESERBAKOA

2025

14.845,12

2026

17.900,16

2027

17.900,16

2028

3.055,04

3. 17.900,16 euroko gastua baimentzea. Horietatik:

–14.845,12 euro 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren kargura.

–3.055,04 euro, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago, 2026ko aurrekontuan 2025eko gastuen aurrekontuko partida honen antzekoa izanen denaren kargura: 350000 35000 4809 231900 aurrekontu partida, "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izenekoa.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere.

Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.

I. ERANSKINA.–MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAN ARITZEKO PRESTAKUNTZA BEKAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman prestakuntza beka bat, norgehiagokako araubidean, Komunikazioko edo Informazio Zientzietako unibertsitateko gradudun titulua edo titulu baliokideren bat duten pertsonei, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

Bekaren helburua da bekaren onuradunaren prestakuntza bultzatzea, ezagutza zuzenagoa eskura dezan Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak migrazio politiken esparruan gauzatzen dituen ekintzen gainean.

2. Aurrekontuko diru erabilgarria.

Bekaren urteko kostua 17.900,16 eurokoa da, ezertan eragotzi gabe Gizarte Segurantzaren zenbatekoak eguneratzeko aukera, indarrean dagoen araudia aldatuz gero.

2025. urtean, guztizko gastua 14.845,12 eurokoa izanen da. Kopuru hori 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren kargura egotziko da, honela banakatua:

–14.200 euro 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko partidaren kargura egotziko dira, 10 hiletako soldatak ordaintzeko (2025eko martxotik abendura arte).

–645,12 euro, 9 hilabetez Gizarte Segurantzaren kuota ordaintzeko, hileko 71,68 eurokoa baita, 2025eko martxotik azarora arte.

2026. urtean, gastu osoa 3.055,04 eurokoa izanen da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago, eta, 2025eko gastu-aurrekontuko "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren baliokidea izanda, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari egotziko zaio. Honela banakatzen da zenbateko hori:

–2.840 euro, 2026ko urtarrileko eta otsaileko hilekoak ordaintzeko.

–215,04 euro, Gizarte Segurantzako hiru hilabeteko kuota ordaintzeko: 2025eko abendua eta 2026ko urtarrila eta otsaila.

Hurrengo urteetan, beka luzatzen bada, zenbatekoak berberak izanen dira: 1.420 euro hilean, gehi Gizarte Segurantzako kuotari dagozkion 71,68 euro hilean.

Beka 2026-2027 eta 2027-2028 urteetara luzatzen bada, haren gastua egotziko zaio, 2025eko gastu-aurrekontuko "Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak" izeneko 350000 35000 4809 231900 partidaren baliokidea izanda, urte horietako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidari, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

2025., 2026., 2027. edo 2028. urteetan Gizarte Segurantzako kuota aldatuz gero, erreserbatutako eta baimendutako kopuruak eguneratuko dira.

3. Iraupena.

Bekak hamabi hilabete iraunen du. Beka emateko ebazpenean adierazitako egunean hasiko da, 2025eko martxoaren 1ean aurreikusten denez, eta, horren arabera, 2026ko otsailaren 28an amaituko da. Urteka luzatzen ahalko da, gehienez ere hiru urte egin arte, hasierako aldia eta luzapenak batuta. Luzapena aurrekontuetan horretarako kreditu nahikoa egotearen mende izanen da.

4. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

Bekak hilero 1.420 euroko zenbateko gordina izanen du, edo dagokion zati proportzionala, hala badagokio. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Orobat, ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Bekaren onuraduna besteren konturako langileen parekoa izanen da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzearen ondorioetarako, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarri bezala; dekretu horrek arautzen du nola eta zein baldintzatan sartzen diren prestakuntza programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa garatzeko.

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko, bertan kidetzeko eta/edo alta hartzeko, eta araubide horretatik ateratzeko ere, kontuan hartuko da onuraduna noiz hasten den prestakuntza programan eta noiz uzten duen, enpresak Gizarte Segurantzan inskribatzeko eta langileak kidetzeko, alta eta bajak hartzeko eta haien datuak aldatzeko Erregelamendu Orokorrean ezarritako modu, epe eta ondorioekin. Urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

Bekadunari ematen zaion dirua ez da soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.

5. Bateraezintasunak.

Prestakuntza beka hau ez da bateragarria izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio batzuek edo beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten beste batzuekin.

6. Eskatzaileak.

Soil-soilik, betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek hartzen ahalko dute prestakuntza beka:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitua ez egotea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluarekin bat.

d) Nafarroan bizitzea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.

e) Komunikazioko edo Informazio Zientzietako unibertsitateko gradudun titulua izatea, edo Espainiako agintariek homologatu edo baliokidetzat hartutako titulu bat.

f) Eskatutako titulua prestakuntza beken deialdi hau argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, bekaldiak irauten duen bitartean mantendu.

7. Eskaerak.

7.1. Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun naturalean aurkeztuko dira.

Interesdunek Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan (hartarako gaituak daudenetan) aurkezten ahal dute eskaera. Horien zerrenda hemen agertzen da:

https://www.navarra.es/eu/herritarren-arreta/bulegoetako-arreta

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan aurkez daitezke.

Era berean, telematikoki aurkezten ahal dira Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartzeko. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

7.2. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira eskabide orokorrarekin batera:

a) Eskaera-orria, II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren/Pasaportearen/AIZren fotokopia.

c) Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak, eta dagozkien ziurtagiriak.

d) 6.e) oinarrian aipatzen den titulu ofizialaren fotokopia.

e) Ikasketa-espedientearen ziurtagiria, haren batez besteko nota adierazita eta espresuki aipatuta ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioak eta zein deialditan gainditu zituen.

f) Nafarroan erroldatua egotearen ziurtagiria, erroldatzearen antzinatasuna zehaztuta.

g) Alegatutako merezimenduen gaineko ziurtagiriak eta fotokopiak, 9. oinarriaren arabera baloratuak izateko.

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera (III. eranskina).

i) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek gehienez hilabete lehenago egina izan beharko du. Ez dago agiri hori aurkeztu beharrik, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egin dezan Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, IV. eranskineko ereduaren arabera.

j) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, IV. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, IV. eranskinaren arabera.

k) Erantzukizunpeko adierazpen bat, adierazteko ez duela kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batetik edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik, helburu bererako, bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko (III. eranskina).

7.3. Epearen barrenean aurkeztutako eskaerak 7.2 oinarrian finkatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio hamar egun balioduneko gehieneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko dio ezen, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, eta hori jakinaraziko zaiola.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

7.4. Prestakuntza beka hau jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

8. Ebaluazio Batzordearen osaera eta prozeduraren instrukzioa.

8.1. Ebaluazio Batzordea arduratuko da betebeharrak egiaztatzeaz, bekak eskatzen dituztenek alegatutako merezimenduak ebaluatzeaz eta ebazpen proposamena prestatzeaz. Proposamen horretan, izangai onartu bakoitzak guztira lortu dituen puntuak adieraziko dira.

Ebaluazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Rocío Ibañez Espinal andrea, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko batzordeburua: Marisol De la Nava Martín andrea, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.

Idazkaria: Mikel Oscáriz Zabaco jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

Ordezko idazkaria: Itziar Almarza Nantes andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

Batzordekidea: Amaia Rodríguez Oroz andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Kabineteko idazkaria.

Ordezkoa: Guillermo Nagore Frauca jauna, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Kabineteko burua.

8.2. Ebaluazio Batzordeak kalifikatuko ditu hautagai bakoitzak alegatutako merezimenduak, eta hori egiteko 9. oinarrian ezarritako balorazio baremoa erabiliko du.

Aldez aurretik, aktan jasoko da eskatzaileek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituzten ala ez. 6. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak ez dira baloratuko.

Ebaluazioa bukatuta, Ebaluazio Batzordeak beka emateko proposamena igorriko dio organo eskudunari, baita onartutako pertsona bakoitzari emandako guztizko puntuazioa ere. Nolanahi ere, proposamen hori loteslea izanen da.

9. Baloratzeko baremoa.

Eskaerak baloratzeko, honako baremo honen arabera kalifikatuko dira merezimenduak (15 puntu lortzen ahal dira gehienez):

a) Ikasketa espedientea. Gehienez ere: 4 puntu.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota baloratuko da.

Honako puntuazio hauek emanen dira:

–Nahikoa: 1 puntu.

–Oso ongi: 2 puntu.

–Bikain: 3 puntu.

–Ohorezko matrikula: 4 puntu.

b) Hizkuntzak jakitea:

Euskara. Gehienez ere, 1 puntu.

Ingelesa, frantsesa eta Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuk. Gehienez ere: 1,5 puntu.

C1 mailaren baliokidea den titulua edo ziurtagiria izatea. Horri begira kontuan hartuko diren baliokidetasunak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean bildutakoak dira. Izan ere, ebazpen horren bidez ezarri ziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Hala, ingeles edo frantses titulua izanez gero, 0,50 puntu emanen dira; Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuetakoak, 0,25 puntu; eta euskarakoa, puntu 1.

Ingelesaren, frantsesaren eta Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuen B2 mailaren baliokidetzat aitortutako titulazioei edo ziurtagiriei 0,25 puntu emanen zaizkie, eta euskarakoei, aldiz, 0,50 puntu.

B2 mailatik beherako titulazioei edo ziurtagiriei ez zaie punturik emanen.

c) Beka emateko baldintza denaz kanpo, Gizarte Zientzietako beste unibertsitate titulu batzuk izatea 2,45 puntu gehienez.

–Doktoretza: 2 puntu.

–Masterra: 1 puntu.

–Beste gradu batzuk: 0,5 puntu.

d) Esperientzia profesionala edo boluntariotzakoa izatea sare sozialen kudeaketarekin, sentsibilizazio-kanpainak egitearekin eta/edo kulturarteko bizikidetzako, migratzaileen harrerako eta arrazakeriaren aurkako proiektuekin lotutako gaietan. Gehienez ere, puntu bat.

0,25 puntu emanen dira boluntariotza edo lanbide esperientziako hiru hilabeteko aldi bakoitzeko, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude agiri sinesgarrien bidez (ziurtagiria, nomina, erakundearen arduradunaren adierazpena, etab.).

e) Elkarrizketa pertsonala. Kalifikazio onenak lortzen dituzten lehenbiziko 6 pertsonei aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen zaie. Elkarrizketari 5 puntu arteko balorazioa emanen zaio, honako hauek aintzat hartuz: migrazio politikekin zerikusia duten lanei buruzko ezagutza, sentsibilizazio-kanpainei buruzko ezagutza, sare sozialei buruzko ezagutza, araudi administratiboa ezagutzea eta, bereziki, migrazio-politikekin lotutakoa; eta, orobat, motibazioa, ekimena, erantzunen argitasuna eta ordena, gaiak beren artean lotzeko gaitasuna, lantaldean aritzeko gaitasuna eta bestelako trebetasun sozialak.

Eskatzaileei telefonoz eta posta elektronikoz deituko zaie, elkarrizketa egin baino 72 ordu lehenago gutxienez. Elkarrizketa egitea ezinbestekoa da, eta hautapen prozesutik kanpo geratuko da bertara agertzen ez dena.

10. Beka ematea.

10.1. Migrazio Politiketako zuzendariaren ebazpenaren bidez emanen da beka, Ebaluazio Batzordeak proposamena egin ondoren, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz. Ebazpen horrek, gutxienez ere, beka eskuratzen duten eskatzaileen zerrenda jasoko du eta, zein den kasua, espresuki adieraziko du zein eskaera ezesten diren, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera jakinaraziko zaie interesdunei.

Halaber, ebazpen hori eta eskatzaileen lehentasun ordena, merezimenduen baremazioan lortutako puntuazioaren araberakoa, argitara emanen dira Nafarroako Gobernuak Interneten duen web atarian, bekaren deialdiaren fitxan, informazioa emateko ondorioetarako.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, ukatu egin direla ulertuko da.

10.2. Beka jasotzeko hautatzen den pertsonak, beka emateko ebazpena jakinarazten denetik gehienez ere 10 egun balioduneko epean, prestakuntza beka eskatzerakoan alegatu zituen merezimendu guztien jatorrizko egiaztagiriak edo haien kopia konpultsatuak aurkeztu beharko ditu. Dokumentazioa aurkeztu ezean, puntu-sailkapenean bigarren denari esleituko zaio beka, eta modu berean jokatuko da hurrengoekin ere.

11. Tutoretzak.

11.1. Bekaren onuradunak egiten dituen jarduerak honako hauek zuzendu eta gainbegiratuko dituzte, bekadunaren tutoreak izanen baitira: Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria eta Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria.

11.2. Esleitzen zaizkion zereginak prestakuntzara bideratuta egonen dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren sentsibilizazio-ekintzen eremuan, "Nafarroa Koloretan" markaren barnean (diseinu grafikoa, sare sozialen kudeaketa eta Koloreetako Eskoletako teknikari arduradunekiko koordinazioa, baita eskatutako titulazioarekin zerikusia duten beste eremu batzuk ere).

11.3. Tutoreek ordutegiak zehaztuko dituzte (gehienetan 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera), eta begiratuko dute ea bekadunak bere betebehar orokor eta zehatzak betetzen dituen.

12. Justifikatzeko epea eta modua.

172/2004 Foru Dekretuaren 19 b) artikuluaren arabera, onuradunak txosten edo memoria bat aurkeztu beharko du egindako prestakuntza jarduerari buruz eta deialdian ezarritako helburuak lortzeari buruz. Gero, tutoreak baloratu beharko du. Txostena 2025eko iraila baino lehen aurkeztuko da, eta bekaldia luzatuz gero, urte bakoitzeko maiatza baino lehen.

Memoriak tutoreen adostasuna izan beharko du, eta hark balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

13. Onuradunaren betebeharrak.

Bekaren onuradunak apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 19. artikuluan adierazitako betebehar orokorrak bete beharko ditu, foru dekretu horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra. Besteak beste, betebehar hauek izanen ditu:

a) Bekaren xedeko prestakuntza jarduera betetzea.

b) Organo emaileari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen dituela eta, orobat, beka jasotzeko arrazoi izan den jarduera egin duela eta helburua bete dela.

c) Eskumena duten organoek eman den bekaren gainean egiten ahal dituzten egiaztapen lan guztiak onartzea.

d) Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

e) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko zerga arloko betebeharrak egunean dituela egiaztatzea. Dena dela, eskaera-orrian hala adieraziz, baimena ematen ahalko dio Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari jarduerak hasten direnean bere zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko behar diren datuak kontsulta ditzan.

f) Bere gain hartzea Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak.

g) Emandako bekari berariaz uko eginez gero, jarduerak utzi baino hamabost egun natural lehenago gutxienez jakinaraztea organo eskudunari.

h) Bekadun gisa aritu dela adieraztea bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan.

i) Sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea prestakuntza jarduera gauzatu bitartean jakiten duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean.

j) Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne- edo funtzionamendu-araudia betetzea.

14. Prestakuntza jardueraren hasiera eta ukoak.

Onuradunak beka emateko ebazpenean adierazten den egunean hasi beharko du jarduera. Horrela egiten ez badu, ulertuko da onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola, non ez dituen organo eskudunak ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ikusten.

Bekari berariaz uko eginez gero, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko zaio, jarduera utzi baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.

Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, zilegi izanen da utzitako beka instrukzio organoak ezarritako zerrendan hurrengoa denari ematea, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte zituen betebeharrak.

15. Prestakuntza jarduera egitea.

Bekaren xede diren jarduerak Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren instalazioetan eginen dira, astean gehienez ere 30 orduz.

Bekaldiaren hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadunari.

16. Jabetza intelektuala.

Bekaren onuradunak jabetza intelektualaren gainean dituen eskubideak, bekaldian egindako jardueraren ondorioz eskuratzen dituenak, eskubide horiek erregulatzen dituzten estatuko arauetan ezarritakoari jarraikiz arautuko dira. Horri dagokionez, Administrazio Publikoak ez dio uko egiten agirien, azterlanen, ikerlanen, lanen, eskubideen, emaitza zientifikoen eta izan litezkeen asmakuntzen gainean legokiokeen jabetzari.

17. Lan edo administrazio harremanik eza.

17.1. Beka gozatzea eta bekaduna izatea ez da zerbitzuak ematea, eta egoera horrek ez dakar berekin lan harremanik, harreman administratiborik edo estatutupekorik sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin, ez eta antzeko eskubiderik lortzea ere. Administrazioak ez du konpromisorik hartuko beka bukatutakoan bekaduna bere plantillan sartzeko.

17.2. Prestakuntza bekaren onuradunari agintzen zaizkion lan edo jarduerak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko langileek, funtzionario nahiz kontratudunek, gainbegiratuko dituzte, eta haiek izanen dira lan horien erantzuleak. Bekadunak ezin izanen ditu funtzionario publikoen eginkizunak bete edo berarentzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean administrazio publikoaren kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

18. Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea.

Bekadunak, prestakuntza zer administrazio publikorekin egiten ari den, administrazio horrekin duen harreman juridikoa ezertan aldatu gabe, eskubidea izanen du zerbitzuagatik eta bidaiengatik izaten dituen gastuengatik funtzionarioei dagozkien ordain berberak jasotzeko.

19. Ez-betetzeak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zilegi izanen da jasotako dirua itzultzeko eskatzea. Zehazki, honako egoeretan itzuli beharko da dirua:

a) Bekadunak ez betetzea haren gain utzitako betebehar eta eginkizunak, jarduerak egitean ardurarik ez jartzea, prestakuntzari errendimendu edo probetxu eskasa ateratzea edo prestakuntza batere ez aprobetxatzea, edo lanak kalitate gabekoak izatea.

b) Prestakuntza beka emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzea, aldez aurretik administrazio baimena lortu gabe. Horretaz gain, aldi berean jasotzea horrekin bateragarria ez den beste beka edo dirulaguntza bat.

Azken hilekoa itzuli beharko da amaierako memoria ez aurkezteagatik edo tutorearen adostasuna ez lortzeagatik.

20. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

21. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 172/2004 Foru Dekretua, apirilaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena, eta 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

II. ERANSKINA.–MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAN ARITZEKO PRESTAKUNTZA BEKA BATEN DEIALDIA

DATU PERTSONALAK

Deiturak eta izena

NANa

Nazionalitatea

Jaioteguna

Helbidea (kalea, zenbakia, atea)

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

FROGATZEN DITUEN DATUAK ETA EKARRITAKO DOKUMENTAZIOA

A) Nortasunari buruzkoak.

NANa

Erroldatze-ziurtagiria

B) Ikasketen gaineko datuak.

Titulazioa

Noiz eman edo eskatu zen titulua

Batez besteko nota

Karrera zein urtetan hasia

Karrera zein urtetan bukatua

Aurkeztutako frogagiria

C) Euskaraz jakitea.

Titulazioa

Noiz eman edo eskatu zen titulua

Aurkeztutako frogagiria

D) Beka emateko baldintza denaz kanpo, Gizarte Zientzietako beste unibertsitate titulu batzuk izatea.

Titulazioa

Adierazi gradua/masterra... den

Aurkeztutako frogagiria

* Behar adina errenkada gehitu.

E) Esperientzia profesionala edo boluntariotzakoa izatea sare sozialen kudeaketarekin, sentsibilizazio-kanpainak egitearekin eta/edo kulturarteko bizikidetzako, migratzaileen harrerako eta arrazakeriaren aurkako proiektuekin lotutako gaietan.

Beka/Praktikak

Erakundea

Kontratuaren/
Bekaren iraupena

Aurkeztutako frogagiria

* Behar adina errenkada gehitu.

F) Hizkuntzak.

Hizkuntza

Frogatzen
den maila

Zer erakundek emana

Aurkeztutako frogagiria

* Behar adina errenkada gehitu.

III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

.................................................. naizen honek, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo antzeko tituluren bat duten pertsonei beka bat emateko deialdiari dagokionez,

erantzukizunez adierazten dut:

–Deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ditudala.

–Ez nagoela dirulaguntza publikoen onuradun izatea galarazten duten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluari jarraikiz.

–Ez dudala kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batetik edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik helburu bera duen beste edozein laguntza publiko bateraezin.

(*) Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatzen duen helburua da deialdian parte-hartzea kudeatzea, eta interes publikoko edo botere publikoko legitimazioa du, Datuak Babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Horren oinarri juridikoa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da.

Interesdunek datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, datu horiek zuzentzeko edo kentzeko eskubidea, tratamendua mugatzeko eskubidea, datuak tratatzearen aurka egiteko eskubidea eta datuak transferitzeko eskubidea dute, eta eskubide horiek erabiltzeko hona jo behar dute: dpd@navarra.es.

Sinatzailea:

..............................(e)n, .......(e)ko ................................aren .........(e)(a)n.

IV. ERANSKINA.–ZERGEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA

ZERGEN DATUAK KONTSULTATZEA:

Izena:......................................................................................................................................................................................; NANa/AIZa: .......................................... ................., Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian aritzeko Informazio Zientzietako edo Komunikazioko unibertsitateko gradudun titulua edo antzeko tituluren bat duten pertsonei beka bat emateko deialdiari dagokionez,

BAIMENA EMATEN DIOT Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak egunean ditudala frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAION Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).

EZ DIOT BAIMENIK EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, eta nik neuk, eskatzailea bainaiz, aurkezten dut eskaera ebazteko behar den agiria.

GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA:

Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori beka emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.

Izena:......................................................................................................................................................................................; NANa/AIZa: .......................................... Uko egiten diot eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean dituela frogatzen duten datuak kontsultatzeari, arrazoi hauek direla eta:

Data eta sinadura

Iragarkiaren kodea: F2502885