1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
31E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak egina, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Aritzaleku kanpalekuaren plan berezi independentearen aldaketa, hirigintzako erabileren araubidea ezartzeko. Kanpalekua kokatuta dago Lerateko 3. poligonoko 10. eta 198. lurzatietan, Gesalatzen, eta aldaketaren sustatzailea Aritzaleku SAL da.
Gesalazko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da hirigintzako erabilera onartu, baimengarri eta debekatuen araubidea ezartzea eta indarreko araudia osatzea, Aritzaleku turismoko kanpalekua Nafarroako turismoko kanpalekuak arautzen dituen martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretura egokitzeko.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 314E/2022 Ebazpenaren bidez, aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, eta bertan adierazi da ez duela eragin nabarmenik ingurumenaren gainean.
Ebazpen hori 2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Aritzaleku kanpalekuaren plan berezi independentearen aldaketa behin betiko onestea, hirigintzako erabileren araubidea ezartzeko. Kanpalekua kokatuta dago Lerateko 3. poligonoko 10. eta 198. lurzatietan, Gesalatzen, eta aldaketaren sustatzailea Aritzaleku SAL da.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Lerateko Kontzejura eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Gesalazko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 7an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2503741