1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
20E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez bitarte baterako izendatzen baita Silvia Ayerra Eusa andrea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuko Farmazia Digitalizatzeko Ataleko buru.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Bitarte baterako izendatzea Silvia Ayerra Eusa andrea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuko Farmazia Digitalizatzeko Ataleko buru. Izendapenak 2025eko martxoaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen du lehenbizikoa burutza betetzen.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 11n.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2503768