Iragarkia
63. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
11/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen baitira goi mailako Lanbide Heziketako egituren eta curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuak eta ezartzen baitira irakaskuntza horiek antolatzeko oinarrizko zenbait alderdi, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketa Antolatzeari eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritako xedapenetara egokitzearren.
ZIOEN AZALPENA
1
Prestakuntza profesionalaren erronka nagusien artean, beti izan da ekoizpen eta zerbitzu sektoreen beharrei erantzuteko gai izanen den biztanleria kualifikatua lortzea, eskualdeen garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko elementua izanen dena.
Aurrerapen teknologikoak eta globalizazioak munduko ekonomian eta, ondorioz, lan merkatuetan eragin dituzten aldaketa sakonek berehalako isla dute biztanleria aktiboaren kualifikazio premietan, eta horrek berekin dakar gaitasunak eta konpetentziak eguneratzea eta eskaria handitzea, kualifikazio handiagoa duten gero eta pertsona gehiago izateko. Horregatik, beharrezkoa da prestakuntza profesionaleko sistema gai izatea ahalik eta erantzun arinena emateko aldaketa horiek lan merkatuaren beharren eta prestakuntza eskaintzaren artean sortzen duten kualifikazio desorekari.
Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organiko berriak, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzekoak, erronka horiei erantzun nahi die.
Prestakuntza profesionalaren esparruan, digitalizazioa da arreta berezia jarri behar diogun funtsezko elementuetako bat. Izan ere, sistema digitalak eguneroko bizitzan eta, bereziki, lanpostuetan etengabe garatzeak ezinbestean eskatzen du sistema horien eskakizun berrietara egokitutako jardun profesional baterako konpetentzia espezifikoak eskuratzea.
Aldaketa teknologikoari gehien lotutako gaitasunak eta konpetentziak eguneratzeko beharrari heltzeaz gain, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda jasotzen du. 2030 Agenda 193 herrialdek adostutako ibilbide orri zabal bat da, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzea xede duena; era horretan, muturreko pobrezia desagerrarazi, desberdintasunak murriztu eta planeta babestu nahi dira.
Horren ondorioz, garapen jasangarrian lagunduko duen prestakuntza profesionala ere aurreikusten da; hala, prestakuntza horri esker, ingurumena errespetatuko duen ekonomia jasangarrirako trantsizioan eragile izateko ezagutzak, konpetentziak eta balioak jasoko dituzte ikasleek, eguneroko jardun pertsonalak nahiz profesionalak egiten dituztenean aplikatzeko.
2
Aipatutako 3/2022 Lege Organikoak, martxoaren 31koak, arreta berezia ematen dio, halaber, enplegagarritasunerako konpetentziak indartzeari –zeharkakoa baita– eta ekintzailetzaren kultura handitzeari, eta funtsezko aldaketa bat txertatzen du prestakuntza profesionalean, prestakuntza profesional duala orokortzea baitakar; horrek esan nahi du enpresak funtzio garrantzitsuagoa hartzen duela ikasleen prestakuntzan.
Orain arte adierazitako alderdi guztiak –prestakuntza profesionala modernizatzera bideratutakoak, besteak beste– Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren bidez gauzatzen dira. Erregelamendu garapen hori izanen da Lanbide Heziketako Sistema martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan planteatzen den eredura pixkanaka egokitzeko balio izanen duten alderdi ugari arautuko dituen arau esparrua.
Alderdi horien artean, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 4. artikuluak Lanbide Heziketako prestakuntza eskaintzen antolaketa berria ezartzen du, bost gradutan egituratzen dena (A, B, C, D eta E). D graduan oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako prestakuntza zikloak biltzen dira.
Bestalde, errege dekretu horren 7. artikuluak hezkuntza administrazioei esleitzen die goi mailako curriculumak ezartzeko eskumena, betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6. artikuluan ezarritako eskumen-esleipenak errespetatuz eta martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan agindutakoarekin bat etorriz, eta oinarrizko curriculumean bildutako elementuak mantenduta. Era berean, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazten denez, Administrazioek nahitaez eguneratu behar izanen dituzte curriculumak, gradu bakoitzerako zehaztutako konpetentzia baldintzen arabera. Horrez gain, errege dekretu horren eranskinetan, goi mailako heziketa zikloetan sartzen diren modulu berrien oinarrizko curriculumak ezartzen dira.
Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan aurreikusten den bezala, apirilaren 11ko 278/2023 Errege Dekretuak zehazten du aipatutako Lege Organikoak definitutako Lanbide Heziketako Sistema ezartzeko egutegia. Errege dekretu horren 11. artikuluaren arabera, 2025-2026 ikasturtean goi mailako heziketa-ziklo guztien ezarpena osatu beharko da, konfigurazio berriaren arabera, eta egungo zikloei dagozkien curriculumak iraungi beharko dira.
Curriculumeko alderdiez gain, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak prestakuntza profesionaleko irakaskuntzekin lotutako beste alderdi garrantzitsu batzuk ere jorratzen ditu, hala nola irakaskuntzetara sartzearekin lotutako gaiak, prestakuntza dualaren esparru berriaren baitan enpresan eginen den prestakuntzaren erregulazioa, prestakuntza eskaintzak gidatu behar dituzten printzipio pedagogikoen definizioa, banako desberdintasunei arreta, eta ikaskuntzaren ebaluazioa.
Aurreko paragrafoetan aipatutako martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikotik eratorritako aurreko arau garapen guztiaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu behar du Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Lanbide Heziketako goi mailako teknikari tituluen egiturak eta curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuak aldatzeko legezko agindua –horiek eguneratze eta indarreko araudira egokitze aldera–, bai eta irakaskuntza horien antolamenduaren oinarrizko printzipio batzuk ezartzekoa ere.
3
Foru dekretu honek hiru kapitulu ditu, eta 15 artikulutan garatzen dira. Horrez gain, hiru xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen jasotzen ditu, baita 2 eranskin ere.
I. kapituluan, xedeari eta aplikazio-eremuari buruzko xedapen orokorrak ezartzen dira. Xedapen horiek 60 foru dekretu aldatzen dituzte, goi mailako teknikarien 60 tituluen egiturak eta curriculumak ezartzen dituztenak, hain zuzen ere.
II. kapituluak zazpi artikulu ditu, eta curriculuma berrantolatzeari buruzko alderdiak arautzen ditu: tituluaren identifikazioaren aldaketak, curriculumak osatzen dituzten lanbide moduluen eta haien prestakuntza unitateen zeharkako aldaketak, eta beste aldaketa batzuk honako hauei buruz: irakasleak, goi mailako zikloetarako sarbidea, baliozkotze eta salbuespenak, eta ECTS kredituen esleipena.
III. kapitulua sei artikuluz osatuta dago, eta bertan goi mailako zikloen antolamenduaren oinarrizko alderdiak ezartzen dira, besteak beste, honako hauei eragiten dietenak: curriculuma erreferente gisa, programazioak, prestakuntza enpresan edo erakunde parekatuan, eskaintzaren modalitateak, ikasle/irakasle ratioa eta ebaluazioa.
Foru dekretuaren hasierako xedapenak hiru xedapen gehigarri dira, goi mailako zikloetara sartzeko batxilergo modalitateei, lanbide gaikuntzekiko loturari, eta konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialei buruzkoak.
Foru dekretu honetan, xedapen iragankor bat dago, aldatzen den antolaketarekin eta sekuentziazioarekin hasitako ikasketak amaitzeko trantsizio aldi bat ezartzen duena.
Segidan, xedapen indargabetzaile bakarra dago; horren bidez, indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka egiten duten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.
Xedapenekin amaitzeko, bi azken xedapen daude, arau garapenari eta indarrean sartzeari buruzkoak, hain zuzen.
Azkenik, foru dekretuak bi eranskin ditu. 1. eranskinean, goi mailako teknikari tituluen curriculum guztietan sartzen diren lanbide moduluak daude: ‘Laneko ingelesa (GM)’, ‘Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I’, ‘Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II’, ‘Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM)’ eta ‘Produkzio sistemari aplikatutako jasangarritasuna’. Eta 2. eranskinean, foru dekretu honen bidez aldatutako goi mailako zikloen curriculumei buruzko 60 foru dekretuen banakako curriculum aldaketak jasotzen dira.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko abenduaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Foru dekretu honen xedea da, Nafarroako Foru Komunitatean, 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera garatutako goi mailako Lanbide Heziketako tituluen curriculumak aldatzea, bai eta irakaskuntza horien antolamendurako oinarrizko printzipioak ezartzea ere, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren garapenetik eratorritako araudira egokitzeko.
2. artikulua. Aplikazio esparrua.
Foru dekretu honetan zehazten diren aldaketak honako foru dekretu hauetan ezarritako goi mailako Lanbide Heziketako tituluen curriculumei aplikatuko zaizkie:
–93/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–95/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–118/2008 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia termikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–47/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitatean Metalezko Eraikuntzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–48/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitatean Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–73/2009 Foru Dekretua, urriaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatean Automozioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–48/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–50/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–203/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–206/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–207/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean Web Aplikazioak Garatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–218/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–219/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–220/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–224/2011 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Sukalde Zuzendaritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–225/2011 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–81/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Bidaia Agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–83/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–85/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–87/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Basoa eta natur ingurunea kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–89/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–90/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–91/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–92/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–44/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–45/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Animazio Soziokultural eta Turistikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–46/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Nazioarteko Merkataritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–47/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–48/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–49/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–50/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Mantentze-lan elektronikoetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–51/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–52/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–54/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–95/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–267/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Diagnostikorako Irudiko eta Medikuntza Nuklearreko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–268/2015 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Salmenten eta Merkataritzako Guneen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–271/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–272/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–273/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Zuzendaritzan Laguntzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–38/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatean Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnostikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–40/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatean Ekoizpen Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–41/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatean Aho-hortzetako Higieneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–42/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatean Ikus-entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–74/2018 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Ikus-entzunezko Proiektu eta Ikuskizunen Errealizazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–38/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Egokitzapen Fisikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–40/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Ingurumen Hezkuntzako eta Kontroleko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–41/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–42/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–43/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Turismo Gidaritzako, Informazioko eta Laguntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–45/2019 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Genero Berdintasuna Sustatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–44/2020 Foru Dekretua, ekainaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Produktu Farmazeutikoen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–45/2020 Foru Dekretua, ekainaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatean Erradioterapiako eta Dosimetriako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–56/2021 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatean Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–49/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitatean Uraren kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–50/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitatean Osasun Dokumentazio eta Administrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–28/2023 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Interaktiboetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–29/2023 Foru Dekretua,martxoaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Mahastizaintza eta Ardogintzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–34/2024 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitatean Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
–35/2024 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantzien goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.
II. KAPITULUA.–CURRICULUMEN BERRANTOLAKETA
3. artikulua. Tituluaren identifikazioari buruzko artikulua aldatzea.
Aldatu eginen da foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretuen 2. artikulua; zehazki, pasarte hau gehituko zaio:
"Goi mailako teknikari titulua Etengabeko Ikaskuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 5A mailaren parekoa da, baita 2011ko Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko P-5.5.4 mailaren parekoa ere".
4. artikulua. Curriculumak osatzen dituzten lanbide moduluei eta horien prestakuntza unitateei dagozkien zeharkako aldaketak.
1. ‘Lanerako prestakuntza eta orientabidea’ eta ‘Lantokiko prestakuntza’ lanbide moduluak ezabatu eginen dira foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren tituluen curriculum guztietatik, bai eta ‘Enpresa eta ekimen ekintzailea’, ‘Ingelesa’ eta aipatutako tituluen curriculumetan jasota dauden Nafarroako berariazko moduluak ere, kasuan-kasuan duten kodifikazioarekin. Ezabatu eginen dira, halaber, modulu horien ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak, iraupena, oinarrizko edukiak, ECTS kredituetarako baliokidetza eta orientabide didaktikoak.
2. Kentzen dira foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren eta aipatutako curriculumetako 3. eranskinetan jasotzen diren prestakuntza unitate guztiak, martxoaren 15eko 29/2023 Foru Dekretuari, apirilaren 7ko 34/2024 Foru Dekretuari eta apirilaren 17ko 35/2024 Foru Dekretuari dagozkienak izan ezik.
3. Eraginik gabe geratuko dira curriculumak osatzen dituzten moduluen curriculum garapenetan jasotako orientabide didaktikoak. Horien ordez, goi mailako teknikari tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak zehazten dituzten errege dekretuetan jasotako orientabide pedagogikoak hartuko dira erreferentziatzat.
4. "Proiektua" moduluari, curriculum bakoitzean dagokion izen espezifikoarekin, "Proiektu intermodularra" esanen zaio aurrerantzean, baina eragindako foru dekretu bakoitzean zuen izendapen eta kodetze espezifikoari eutsiko dio.
5. Lanbide modulu hauek txertatuko dira, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 96. artikuluan xedatutakoaren arabera.
a) 0179. Laneko ingelesa (GM); horren kodea, iraupena, ECTS kredituetarako baliokidetza, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak foru dekretu honen 1.A eranskinean ageri dira.
b) 1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I; horren kodea, iraupena, ECTS kredituetarako baliokidetza, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak 1.B eranskinean ageri dira.
c) 1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II; horren kodea, iraupena, ECTS kredituetarako baliokidetza, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak 1.C eranskinean ageri dira.
d) 1665. Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM); horren kodea, iraupena, ECTS kredituetarako baliokidetza, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak foru dekretu honen 1.D eranskinean ageri dira.
e) 1708. Produkzio sistemari aplikatutako jasangarritasuna; horren kodea, iraupena, ECTS kredituetarako baliokidetza, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak foru dekretu honen 1.E eranskinean ageri dira.
f) 100 orduko hautazkotasuna izanen da, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 102. artikuluan aipaturikoa betez. Hautazko ordu horiek urtebeteko iraupena duen lanbide modulu baten bidez edo lauhilekoko bi moduluren bidez betetzen ahal dira; bigarren kasu horretan, gainera, lauhilekoko bi modulu horiek ikasturte desberdinetan banatu ahal izanen dira. Hezkuntza Departamentuari dagokio hautazko moduluen eskaintza arautzea. Prestakuntza profesionaleko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek hautazko moduluak proposatu ahal izanen dituzte, tituluen curriculumetan txertatzeko. Foru dekretu honen azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoaren ondorioetarako, proposamen horiei buruzko txostena egin beharko du Hezkuntza Departamentuan prestakuntza profesionalaren arloko eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak.
6. Aipatutako moduluen garapena prestakuntza eduki zehatzik sartu gabe egin da, eta alde batera utzi dira modulu horiek titulu eta lanbide sektore bakoitzaren testuinguruan kokatzen dituzten erreferentziak; beraz, curriculum bakoitzaren testuinguruan aplikatu beharko dira.
5. artikulua. Goi mailako heziketa zikloetan sartzea.
Aldatu eginen da foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretuen 6. artikulua; zehazki, honela idatzita geratuko da:
"Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 112. artikuluan eta seigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak bete beharko dira".
6. artikulua. Baliozkotzeei eta salbuespenei buruzko artikulua aldatzea.
Berriro idatziko da foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretuen 8. artikulua; zehazki, honela idatzita geratuko da:
"Lanbide moduluen baliozkotzeak eta salbuespenak uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren II. tituluko VI. kapituluko 1. atalean (Baliozkotzeak) eta 2. atalean (Salbuespenak) xedatutakoaren arabera eginen dira".
7. artikulua. Irakasleei buruzko artikulua aldatzea.
1. Berriro idatziko da foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretuen 10. artikulua; zehazki, honela idatzita geratuko da:
"1.–Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean arituko dira 6. eranskinean ezarritako espezialitateetako irakasleak, eranskin horretan adierazitako kidegoetakoak direnak, horrek ukatu gabe otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorrena ezarritakoa aplikatzea (errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den araubide iragankorra arautzen da).
2.–Aurreko atalean aipatzen diren kidegoetan sartzeko baldintzak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira.
3.–Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo Hezkuntzakoak ez diren beste administrazio batzuetako titulartasun publikoko zentroetan lanbide moduluak irakasteko, aurreko paragrafoan aipatu diren irakasle kidegoetako espezialitateetarako eskaturiko titulazio eta baldintza berberak eskatuko zaizkie irakasleei, 6. eranskinean modulu bakoitzerako ezartzen den irakaskuntza esleipenaren arabera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide moduluen ikaskuntzaren helburuak bete beharko dituzte. Aipatu elementu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan esperientzia frogatu beharko da ziurtagiri bidez –hau da, ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio jarduerak garatzen izandako esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.
4.–Beste profil laguntzaile batzuk izanez gero, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren V. tituluaren IV. kapituluan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte profil horiek. Haien kontratazioari dagokionez, lanbide modulu bat irakasle espezialistei esleituta badago, eta Nafarroako Foru Komunitateko curriculumean ezarritako iraupena 150 ordutik gorakoa bada, ikasturte bakoitzeko 150 eskola ordu baino gehiagorako kontratatzen ahalko da espezialista.
5.–Hezkuntza Departamentuak erabakiko du moduluaren edo hautazko moduluen irakasle esleipena, curriculum-diseinuari jarraikiz".
2. Ondoriorik gabe geratzen da irakaskuntzarako gaitzen duten titulazioei buruzko edozein aipamen, foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen den apirilaren 17ko 34/2024 Foru Dekretuaren 4.B) eranskinera igortzen badu, horrek ukatu gabe aurreko ataletan ezarritakoa. Ondoriorik gabe geratzen da irakaskuntzarako gaitzen duten titulazioei buruzko edozein aipamen, foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretu hauen 5.B) eranskinera igortzen badu: abenduaren 1eko 118/2008 Foru Dekretua; urriaren 5eko 225/2001 Foru Dekretua; urriaren 8ko 95/2014 Foru Dekretua; apirilaren 3ko 40/2019 Foru Dekretua; apirilaren 3ko 42/2019 Foru Dekretua; martxoaren 15eko 29/2023 Foru Dekretua; eta apirilaren 7ko 35/2024 Foru Dekretua. Horrek ez du ukatzen aurreko ataletan ezarritakoa. Ondoriorik gabe geratzen da irakaskuntzarako gaitzen duten titulazioei buruzko edozein aipamen, foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren gainerako foru dekretuen 6.B) eranskinera igortzen badu, horrek ukatu gabe aurreko ataletan ezarritakoa.
8. artikulua. Curriculumeko beste aldaketa batzuk.
Foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren tituluen foru dekretuetan gertatzen diren banakako curriculum aldaketak, aurreko ataletan ezarritako xedapenen ondoriozkoak, bai eta tituluen curriculumetan sartzen diren lanbide kualifikazioei eta konpetentzia unitateei eragiten dieten oinarrizko araudiaren aldaketen ondoriozkoak ere, foru dekretu honen 2. eranskinean jaso dira.
9. artikulua. ECTS kredituen esleipena.
Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikari tituluen curriculum egitura berriaren ondorioz, aldatu eginen da foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren errege dekretuen 2. eranskinetan jasotako lanbide moduluetako ECTS kredituen kopurua. Esleipen berriak taula berrietan jasotzen dira, non curriculumeko lanbide moduluak zerrendatzen diren, haien izena, iraupena eta denbora banaketa zehaztuta; foru dekretu honen 2. eranskinean agertzen dira.
III. KAPITULUA.–ANTOLAMENDUAREN OINARRIZKO ALDERDIAK
10. artikulua. Curriculuma erreferentzia gisa.
Prestakuntza profesionaleko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek ikasketa horiek ezartzen dituzten foru dekretuetan zehaztutako curriculumak aplikatuko dituzte, eta haien programazioak eta metodologiak goi mailako Lanbide Heziketaren eskaintzaren modalitatera eta prestakuntzako ikasleen ezaugarrietara egokituko dituzte; horrez gain, arreta berezia emanen zaie hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten pertsonei, betiere berdintasun, inklusio eta irisgarritasun printzipioei jarraituz, eta produkzio ingurunearen errealitate sozioekonomikoa eta lan errealitatea kontuan hartuta.
11. artikulua. Programazioak.
1. Programazioek heziketa ziklo desberdinetarako ezarritako curriculumak zehazten dituzte. Definizio horretan, alderdi hauek sustatu beharko dira: ingurumena errespetatzeko kultura, laneko bikaintasuna, kalitate arauak betetzea, sormena, berrikuntza, genero berdintasuna, estereotipo eta portaera sexistak gainditzea ahalbidetzen duen edozein aniztasunekiko errespetua (izan sexu orientazioaren aniztasuna, genero adierazpenarena nahiz sexu edo genero identitatearena), aukera berdintasunaren sustapena, "pertsona guztientzako diseinua" eta irisgarritasun unibertsala, batez ere desgaitasuna duten pertsonei dagokienez. Horrez gain, laneko arriskuen prebentzioaren kultura indartu beharko da, askotariko lanbide moduluak eta elkarlan bidezko ikaskuntzako proiektu intermodularra irakasten diren eremuetan.
2. Goi mailako heziketa zikloak osatzen dituzten edukiak orientagarritzat hartuko dira, eta irakasle taldeen ardura izanen da eduki horiek programazio didaktikoetan eguneratzea. Hezkuntza Departamentuak orientabideak prestatu ahal izanen ditu, moduluetarako prestakuntza edukiak proposatzeko.
3. Lanbide moduluen eta proiektu intermodularraren ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak –goi mailako heziketa zikloetan indarrean dauden curriculumak zehazten dituzten foru dekretuen 2. eranskinetan jasotakoak– aginduzkoak izanen dira programazio didaktikoen diseinuan eta ikasleen ebaluazio prozesuetan.
4. Proiektu intermodularrak izaera integratzailea izanen du heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetan txertatutako ezagutzei dagokienez, eta arreta berezia jarriko du informazio bilaketarako, berrikuntzarako, ikerketa aplikaturako eta ekintzailetzarako elementuetan. Horregatik, ikastetxeetako berrikuntza baliabideak –hala nola teknologia aplikatuko ikasgelak (ATECA), gaikuntza ikasgelak, ekintzailetza ikasgelak eta proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza metodologiak– erabiltzeko modua optimizatzeko gisan eratu beharko da.
12. artikulua. Prestakuntza enpresan edo erakunde parekidean.
1. Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 55. artikuluan ezarritakoaren arabera, Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionalari lotutako goi mailako Lanbide Heziketaren eskaintza guztia duala izanen da, eta prestakuntzako fase bat izanen du enpresan edo erakunde parekide batean.
2. Enpresako prestakuntzan parte hartzeko, ikasleek 16 urte beteta izan beharko dituzte, eta prestakuntza profesionaleko ikastetxeek emandako lanbide arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gaindituta izan beharko dute.
3. Enpresako prestakuntza une egokian eginen da, prestakuntza eskaintzaren ezaugarrien, urtarokotasunaren eta produkzio inguruneak eskaintzen dituen aukeren arabera. Oro har, enpresako edo erakunde parekide bateko prestakuntzaren baitan, ikastetxearen eta enpresaren arteko txandakatzea ezarriko da, ikasleek enpresetan ikasitakoak partekatu ahal izateko eta, horrela, ikasle guztien ikaskuntza orokorra bultzatzeko. Txandakatzea aurreikusten ez den enpresako prestakuntza proiektuek Hezkuntza Departamentuan arlo horretaz arduratzen den zerbitzuaren berariazko baimena behar izanen dute.
4. Araubide orokorreko prestakuntza profesionalaren eskaintzetan, enpresa edo erakunde parekideko prestakuntzaren iraupena heziketa zikloaren curriculumaren iraupen osoaren %25 eta %35 bitartekoa izanen da, eta lanbide moduluen ikaskuntzaren emaitzen %10 eta %20 artean jasoko du; araubide intentsiboko eskaintzetan, berriz, enpresa edo erakunde parekideko prestakuntzaren iraupena heziketa zikloaren curriculumaren iraupen osoaren %35 baino handiagoa eta %50 baino txikiagoa izanen da, eta tituluaren lanbide moduluen ikaskuntzaren emaitzen %30 jasoko du, gutxienez.
5. Oro har, enpresako prestakuntza goi mailako heziketa zikloetako lehen eta bigarren mailetan eginen da; gainera, enpresan egin beharreko prestakuntza ordu guztien %20, gutxienez, lehen ikasturtean sartuko da.
6. Enpresako edo erakunde parekideko prestakuntza enpresa batean egin ahal izanen da, edo enpresa batzuetan, baldin eta ikaskuntzaren emaitzak eskuratzeari dagokionez elkarren osagarri badira, eta horren antolaketan aintzat hartuko dira produkzio sektoreen edo enpresa edo erakunde parekideen berezitasunak.
7. Enpresa edo erakunde parekideko prestakuntza bi deialditan ebaluatu ahal izanen da, gehienez ere, eta, beraz, ikasleek bi aukera izanen dituzte enpresako edo erakunde parekideko prestakuntza garatzeko eta gainditzeko.
8. Enpresako edo erakunde parekideko prestakuntzan inplikatutako aldeen konpromisoak eta eskubideak ezartzen dituzten proiektuak Hezkuntza Departamentuak eta enpresaren edo erakunde parekidearen ordezkariak sinatutako hitzarmenen babesean zehaztuko dira.
9. Hezkuntza Departamentuak aurreko puntuetan ezarritako jarraibide orokorrak garatuko ditu, enpresako edo erakunde parekideko prestakuntza fasea arautuko duen araudi espezifiko batean.
13. artikulua. Ebaluazioa.
1. Ebaluazioa etengabea izanen da, eskaintza modalitate eta ikaskuntza metodologia desberdinetara egokituta egonen da, curriculumean aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio irizpideetan oinarrituko da, eta prestakuntzakoa eta integratzailea izanen da.
2. Ebaluazio tresnen erabilera sustatuko da, askotariko tresnak, erabilerrazak eta ikaskuntza egoera desberdinetara egokitutakoak; horrela, ikasle guztien balorazio objektiboa egin ahal izanen da, ebaluazioaren irisgarritasuna bermatuta.
3. Lanbide modulu bakoitzaren ebaluazioan eta kalifikazioan, baldin eta lanbide modulu horren ikaskuntzaren emaitzak ikastetxearen eta enpresaren partaidetzakoak badira, bi aldien baterako balorazioa eginen da, eta bien erantzukizuna izanen da. Era berean, "Proiektu integratzailea" eta "Elkarlan bidezko ikaskuntzako proiektu intermodularra" moduluen ebaluazioa modulu horietako irakasle taldeari dagokio, modu kolegiatuan. Bi kasu horietan, ebaluazioan kontuan hartu beharko da zikloaren osotasuna.
14. artikulua. Goi mailako Lanbide Heziketako eskaintzaren modalitateak eta eskolak emateko zentroak.
1. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren I. tituluaren IV. kapituluan ezarritako eskaintza modalitate desberdinak –langile militarrentzako modalitatea eta askatasun-gabetze egoeran daudenentzako modalitatea salbu– prestakuntza profesionaleko ikastetxe integratuetan, bigarren hezkuntzako institutuetan eta lanbide heziketako eskaintzak dituzten arte eta diseinuko goi mailako eskoletan emanen dira, goi mailako heziketa zikloei dagokienez.
2. Nafarroako Foru Komunitateak eskaintza horiek garatzeko baliatzen duen antolamendu ereduaren eta eredu funtzionalaren arabera, estrategikoa da modalitate horiek aurreko atalean aipatutako zentroetan ezartzea, eta garrantzi erabakigarria ematen dio horri. Hala, eredu horren baitan, aipatutako eskaintza modalitate guztiak ematera bideratutako zentro gisa eratzen dira.
15. artikulua. Ikasleak/irakasleak ratioa goi mailako eskaintzetan.
1. Modalitate presentzialeko eta erdipresentzialeko eskaintzetan, erdi mailako heziketa zikloetan, oro har 24 ikasle izanen dira, gehienez, ikasle errepikatzaileak eta ikasle berriak barne.
2. Modalitate birtualeko eskaintzei dagokienez, berriz, erdi mailako heziketa zikloetako moduluetan, 35 ikasle izanen dira, gehienez, ikasle errepikatzaileak eta ikasle berriak barne.
3. Lanbide moduluak ematean, haien espazioengatik, baliabideengatik eta erabili beharreko materialengatik hala gomendatzen denean, ikasleak bi taldetan banatu ahal izanen dira, kalitatezko irakaskuntza eta behar bezalako hezkuntza nahiz prestakuntza arreta bermatzeko.
Lehenengo xedapen gehigarria.–Batxilergoko modalitateei buruzko erreferentziak.
Ondoriorik gabe geratuko da arau honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretuetan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko batxilergoko modalitate eta ikasgaien lehentasunei dagokienez jasotako edozein aipamen.
Xedapen gehigarrietako bigarrena.–Konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen erreferentziak.
Arau honen xede diren foru dekretu guztietan, konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialei buruz artikuluetan egiten diren aipamenak konpetentzia profesionalei eta enplegagarritasunerako konpetentziari buruzkoak direla ulertu behar da.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Curriculumei buruzko foru dekretuetan, lanbide gaikuntzekiko loturari buruzko xedapenean jasotako erreferentziak.
Ulertu behar da "Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I" moduluari egiten zaizkiola "Lanerako prestakuntza eta orientabidea" lanbide moduluaren aipamenak, egiten direnak foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren zenbait foru dekretutan (apirilaren 3ko 38/2019 Foru Dekretuan, apirilaren 3ko 40/2019 Foru Dekretuan, apirilaren 3ko 45/2019 Foru Dekretuan eta maiatzaren 11ko 42/2022 Foru Dekretuan), beste lanbide gaikuntza batzuei buruz duten lehenbiziko xedapen gehigarrian. Ulertu behar da "Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I" moduluari egiten zaizkiola "Lanerako prestakuntza eta orientabidea" lanbide moduluaren aipamenak, egiten direnak foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren zenbait foru dekretutan (abenduaren 1eko 118/2008 Foru Dekretuan, irailaren 14ko 207/2011 Foru Dekretuan, urriaren 5eko 225/2011 Foru Dekretuan, uztailaren 31ko 51/2013 Foru Dekretuan, uztailaren 31ko 54/2013 Foru Dekretuan, urriaren 8ko 95/2014 Foru Dekretuan, martxoaren 15eko 28/2023 Foru Dekretuan, apirilaren 17ko 34/2024 Foru Dekretuan eta apirilaren 17ko 35/2024 Foru Dekretuan), beste lanbide gaikuntza batzuei buruz duten xedapen gehigarri bakarrean. Ulertu behar da "Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I" moduluari egiten zaizkiola "Lanerako prestakuntza eta orientabidea" lanbide moduluaren aipamenak, egiten direnak foru dekretu honen 2. artikuluan aipatzen diren gainerako foru dekretuetan, beste lanbide gaikuntza batzuei buruz duten bigarren xedapen gehigarrian.
Xedapen iragankor bakarra.–Aurreko tituluetako ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.
Goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek –titulu horren egitura eta curriculuma, hain zuzen, arau honen 2. artikuluan aipatzen diren foru dekretuetan zehazten dira– 2026-2027 ikasturtera arteko trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken xedapenetako lehena.–Arau garapena.
Hezkuntza Departamentuko titularrari ahalmena emanen zaio foru dekretu honetan xedatutakoa egoki aplikatzeko behar diren arau guztiak garatu ditzan, eta, bereziki, foru dekretu honen 4. artikuluan aipatzen diren hautazko moduluak onartu edo aldatu ditzan eta curriculumetako lanbide moduluen iraupena edo irakaste sekuentzia aldatu dezan, betiere aldaketa horiek funtsean ez badiote eragiten tituluan zehaztutako lanbide profilari eta Estatuko oinarrizko araudian ezarritako gutxieneko iraupenak errespetatzen badira.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2418207
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
