62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, desjabetze aktak egiteko "Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" proiektuan

Sakanako Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du 2025eko martxoaren 7an:

Sakanako Mankomunitateak, 2024ko abuztuaren 8an egin batzarrean, erabaki zuen onestea "Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" deritzon proiektua, eta hasiera batez onestea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Orobat, agindu zuen hamabost egunean jendaurrean jartzeko.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, aurkezturiko alegazioak ebatzi, eta Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, behin betiko onetsi zuen proiektu hori 2024ko abenduaren 12an, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horri loturik datoz onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara zezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2025eko otsailaren 5eko erabaki baten bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Irurtzungo eta Arakilgo udaletako alkateei, edo haiek eskuordetza emaniko zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera, Irurtzungo eta Arakilgo udaletxeetan, 2025eko apirilaren 29an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioko peritu izendatzea, haietako edozein halakotzat aritu dadin.

4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irurtzungo eta Arakilgo udalen iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

Lakuntzan, 2025eko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2503989