62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi hauen behin betiko emaitzen kontra: prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak; zerrenda bat, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3162/2024 Ebazpenaren bidez, bi deialdi onetsi ziren prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez: zerrenda bat, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko. Prozesu horren barrenean, Juan Antonio Iriarte Zancajo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du 2025eko otsailaren 6an argitaratutako kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez 2025eko urtarrilaren 11n egindako probaren behin betiko emaitzak onetsi baitziren.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko martxoaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2503790