2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EBRO KIROL MANKOMUNITATEA
Mankomunitatea desegitea eta likidatzea
Ebro Kirol Mankomunitateak 2025eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, honako erabaki hau hartu zen:
ERABAKIA:
Lehena.–Ikusirik Ebro Kirol Mankomunitatea osatzen duten udalek Mankomunitatea desegiteko hartu dituzten erabakiak, eta ikusirik gauzatu den prozedura, erabaki da likidatzea Mankomunitatearen izenean eskuratutako betebehar eta eskubideak, eta Mankomunitateko udalek horiek beren gain hartzea, jarraikiz Batzarrak 2024eko urriaren 17ko bilkuran onetsitako desegite agiriari, eta erabaki da, orobat, lehendakariari ahalmena ematea gauzatu dezan desegite hori, erabateko likidazioa egin arte, bere sinadurarekin onetsiz erabaki hau betetzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabakia jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuari, Ebro Kirol Mankomunitatea ken dezan Toki Entitateen Erregistrotik. Ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola, eta honen aurka aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar zaiona gaiaren arabera eskumena duen arlo horretako organo judizialari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Betiere, aldez aurretik, errekerimendua egiten ahal zaio administrazioari, baliorik gabe utz dezan adostasun egintza, jarraituz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legeari.
Laugarrena.–Aniceto Pérez Vicente, Ebro Kirol Mankomunitateko lehendakaria, izendatu da desegitea gauzatzeko, erabateko likidaziora bitarte. Erabaki hau betetzeko beharrezkoak diren agiriak onetsiko ditu bere sinadurarekin, batzar honetako akta barne, orain arte halako eginkizunetarako izandako langileen laguntza juridiko, tekniko eta administratiboarekin.
Castejonen, 2025eko urtarrilaren 28an.–Mankomunitateko lehendakaria, Aniceto Perez Vicente.
Iragarkiaren kodea: L2502920