2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
Soberako lurzatiaren deklarazioa Solana kalean. Jendaurreko informazioa
2023ko uztailaren 20an, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko. Aldaketa horren ondorioz Solana kaleko kalexkaren azken zatian geratu diren lurrak soberako lurzati deklaratzen dira (lurrok 1. poligonoko 3. eta 5. lurzatien tartean kokatuta daude eta 9,64 metro karratuko azalera dute). Horretarako, espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, lanegunetan eta bulego orduetan, aztertu eta bidezko alegazioak edo iradokizunak egin ahal izan daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 103.1 artikuluari (1990eko uztailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala eta 1990eko abuztuaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluko irizpideekin bat etorriz (1990eko azaroaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta orobat, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluari jarraikiz.
Zuñigan, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2504086