2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Izenak jartzea zenbait kaleri
Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 13ko 130. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1. Udaletxe plaza izena jartzea udaletxearen aurrean dagoen eremuari.
2. Parke nagusia izena jartzea udaletxearen inguruko berdeguneari.
3. Foruen plaza izena jartzea Nafarroako Erresumaren eta Espainiako etorbidearen artean dagoen eremuari.
4. Azaroaren 25eko plaza izena jartzea Errege Bardea kalean, Badostain kalearen parean, dagoen eremuari.
5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, eta, orobat, zerbitzu anitzetako eta katastroko udal arloei igortzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2503637