2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URZAINKI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 63. lurzatian. Hasierako onespena
Urzainkiko Udalak, 2025eko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arantxa Galetx Urbanak sustaturiko hiri-jarduketarako plan berezia. Plan horren bidez, 3. poligonoko 63. lurzatirako aurreikusitako eraikinak arautu eta berrantolatu nahi dira, indarrean den Urzainkiko Udal Planaren arabera, eta jarraikiz U24/060 zenbakia duen txostenean jasotako baldintza eta zuzenketei. Txosten hori Nasuvisaren Zangoza eta Pirinioetarako bulegoak eman zuen 2024ko martxoaren 19an.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta egoki jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Halaber, espedientea Udal Idazkaritzaren bulegoetan egonen da ikusgai.
Urzainkin, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Tomás Urzainqui Mina.
Iragarkiaren kodea: L2504108