2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
1. poligonoko 37. lurzatiaren S azpilurzatiaren desafektazioa, ondoren bertzerentzeko. Hasierako onespena
Untzueko Udalak, 2025eko martxoaren 13an egindako osoko bilkura berezian, jarraian heldu den erabakia hartu zuen udalbatzako legezko kideen bi herenen gehiengo kualifikatua ados zegoela:
Lehenbizikoa.–Untzueko Udaleko 1. poligonoko 37. herri-lurzatiaren S azpilurzatian 5.003,55 m² desafektatzeari buruz:
a) Hasiera batean onestea Untzueko 1. poligonoko 37. herri-lurzatiaren S azpilurzatiaren aldez aurreko desafektazioa, aipatu azalera bertzerentzeko. Bertzerentzea eginen da azalera hori trukatuz Ducun Izpurarenak diren lur hauengatik: geltokiko bidearen obrek (40ko hamarkada) eta trenbidea pasatzeko proiektuak (70eko hamarkada) ukitutako azalerak. Azalera horiek, gaur egun, honela jasota daude katastroan, hurrenez hurren: 2. poligonoko 315. lurzatia eta 1. poligonoko 125., 126. eta 127. lurzatiak.; eta gehitu eginen zaizkio Untzueko 1. poligonoko 36. lurzatiari (Ducun Izpuraren jabetzakoa).
b) Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, horretarako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan paratuz eta aldez aurretik argitara emanez Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia hasiera batekoa izatetik behin betikoa izatera pasako da. Udalak Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan ezarritako dokumentazioa igorriko dio Nafarroako Gobernuan herri-lurren gaineko eskumena duen departamentuari. Hori eginik, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onetsi eta erabilera publikokoa edo sozialekoa izendatuko du, dagokion moduan.
c) Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarriarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori herri-ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.
Bigarrena.–Untzueko Udaleko 1. poligonoko 37. herri-lurzatiaren S azpilurzatian 5.003,55 m² bertzerentzeari buruz:
a) Lurzatiaren bertzerengarritasuna deklaratzea, eta deklaratzea ez dela beharrezkoa Untzueko 1. poligonoko 37. herri-lurzatiaren S azpilurzatiaren jabetza, Udalaren helburuak betetzeko.
b) Espedienteko trukea arautzeko baldintza-agiria onestea. Agiri horretan jasotzen dira trukearen baldintzak Untzueko 1. poligonoko 37. herri-lurzatiaren S azpilurzatiari dagokionez (hori bertze espediente baten sartuta dago).
c) Trukea egiteko, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik desafektatu beharko du erabakiaren lehendabiziko puntuan adierazitako azalera.
d) Trukerako kontratua dokumentu publiko bidez formalizatuko da, eta Jabetza Erregistroan inskribatu. Dokumentuan jaso beharko da Ondasunen Erregelamenduaren 149. artikuluko itzulketa-klausula.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Untzuen, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2504077