62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUKO KONTZEJUA

Txulapaingo 14. poligonoko 98-C lurzatiaren puska bat okupatzea. Hasierako onespena

Untzuko Kontzejuak, 2024ko irailaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Untzuko Txulapaingo 14. poligonoko 98-C lurzatiaren puska bat okupatzeko espedientea, Sociedad Cooperativa Orvalaizek eskaturik. Lur horiek okupatu behar dira 13,2 kV-eko linea elektrikoan euskarri dorrea eta zerealak biltegiratzeko pabiloiendako 50 kVA-ko transformazio zentroa jartzeko, eta, orobat, instalazio elektrikorako behar den lurgainaren zortasuna ere izapidetu behar da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, argitaratzen denetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduak ezarritakoari. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Untzun, 2025eko martxoaren 12an.–Kontzejuburua, Cristina Aguinaga Mendioroz.

Iragarkiaren kodea: L2503886