62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua eta hirigintza hitzarmena Lizasoko 2. poligonoko 3034 lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzaren martxoaren 11ko 58/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da honako espediente hau: "Borondatezko birpartzelazio-proiektua eta hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena Ultzamako Udalari dirutan ordaintzeko, Lizasoko (Ultzamako Bailara) U.E.0.7. (2. poligonoko katastroko 3034. lurzatia) exekuzio unitateari dagokiona".

Iragarki hau jendaurrean jarri da bat etorriz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3-b), 96.3-c), 25. eta 26. artikuluen eta horiekin bat datozen gainerakoen edukiarekin, bai eta arau horren 149. artikulutik 156. artikulura, 168. artikulutik 170.era, 72., 74., 79. eta horiekin bat datozen gainerakoen edukiarekin ere.

Larraintzar (Ultzama), 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2504148