62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Jazarpen egoerak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa. Onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Tebas-Muru Artederretako Udalaren protokoloa jazarpen egoerak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko. Orobat, erabaki zuen protokoloa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian, indarrean jartzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko.

Protokoloaren eduki osoa argitaratuta dago Tebas-Muru Artederretako Udalaren web-orriako gardentasun atarian, esteka honetan:

https://tiebas-muruarte.sedelectronica.es/transparency/61535005-32e9-4fab-9975-dd7a15471372/

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2503818