2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, 2025. urtean kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 820031.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/820031).
Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, baldin legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. Dirulaguntza-eskaeraren helburu den kirol jarduera 2025. urtean egina izan behar dute.
Xedea: dirulaguntzak ematea, 2025ean kirol ekitaldiak antolatzeko eta Espainiako eta nazioarteko txapelketen azken faseetan parte hartzeko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa Plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es/eu webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.
Zenbatekoa: 12.000 euro.
Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: Kirol-ekitaldietarako dirulaguntzak (0.3410.4820005).
Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko martxoaren 13an.–Kiroletako zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2503894