62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2025. urtean kontziliaziorako prestazio ekonomikoak arautzeko, 0-12 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat edo 16 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat (desgaitasuna badute) edo 16 urtetik gorakoak dituztenentzat (%33tiko gorako desgaitasuna badute). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 821421.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/821421).

Prestazio ekonomikoak ematea familiei, kontziliaziorako. Laguntzok zuzenduta daude 0-12 urte bitarteko adingabeak dituzten familiei edo 16 urte bitarteko adingabeak dituzten familiei (desgaitasuna badute) edo 16 urtetik gorakoak dituztenei (%33tiko gorako desgaitasuna badute).

Iruñean, 2025eko martxoaren 19an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, Jose María Mauleon Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L2504265