62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, 2025ean unean uneko sentsibilizazio jarduketak gauzatze aldera. Deialdiaren laburpena

DDBN (Identif.): 820197.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/820197).

Lehena.–Onuradunak.

Onuradun izaten ahal dira dirulaguntza ematea dakarren egoeran dauden pertsonak edo entitateak, baldin eta ondoren aipatzen diren inguruabarretan badaude eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok eragiten ez badie, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak:

a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea:

–Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan izena emanda izatea eskaera aurkezten duen egunean; halaber, dokumentazioa eguneratuta izan beharko dute

edo

–Herritarren Entitateen Udal Erroldan izena emanda izatea eta lehen edo bigarren mailako jarduketa-eremua garapenaren aldeko lankidetza izatea.

b) Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

c) Egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Iruñean edukitzea. Nolanahi ere, dirulaguntza honen onuradunak izaten ahal dira baldintza hau bete ez baina Iruñeko udalerriarentzat eta bertako herritarrentzat onuragarri diren proiektuak aurkezten dituzten entitateak.

d) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.

e) Halako egitura edukitzea ezen nahikoa izanen baita hala helburu sozialak beteko direla bermatzeko nola proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatzeko.

f) Deialdi honetan edo Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren besteren batean aurretik dirulaguntzarik jaso bada, egunean izan behar dituzte dirulaguntza horiek jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak. Horrela izan ezean, espresuki deialditik kanpo geratuko dira.

g) Egiaztatzea 2024an garapenaren aldeko Lankidetzan Iruñean egindako jarduerak.

Bigarrena.–Xedea.

Hegoaldeko herrialdeen urritasun-egoerarekin, egoera horietara bultzatu dituzten zergatiekin eta komunitate horiek arazook gainditzeko egiten ari diren ahaleginekin zerikusia duten alderdien gaineko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak egitea sustatzea, halako moduz non Iruñeko herritarren artean engaiamendu solidarioko jarrerak bultzatuko baitira, harreman bidezkoagoen eta berdintzaileagoen alde.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, 2025ean unean uneko sentsibilizazio jarduketak gauzatze aldera.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

10.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko irailaren 26an amaituko da.

Deialdi hau argitaratu baino lehenago egindako jardueren kasuan (urtarrilaren 1etik oinarri hauen argitalpenera bitarte), eskaerak aurkezteko epea, gehienez ere, hilabetekoa izanen da, behin oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidearen bidez, honako web-helbide honetan:

www.pamplona.es/eu

Aurkezpen telematikoak barne hartzen ditu deialdi honen G eta T apartatuetan aipatutako eranskinak.

Zazpigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.

Jarduerak 2025ean eginen dira. Gehienez ere hiru hilabeteko epean hasiko da, dirulaguntza entitate eskatzaileari ordaindu zaion egunetik hasita.

Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

Justifikazio-epea hilabete batekoa izanen da, proiektua amaitu eta hortik aitzina.

Deialdi hau argitaratu baino lehenago bukatutako proiektuen kasuan, justifikazioa dirulaguntza jaso eta hilabetera aurkeztu beharko da.

Justifikazioa ez bada adierazitako epeetan aurkezten, dirulaguntza itzuli beharko da. Horretarako, itzulketa-prozedura bideratuko da.

Bederatzigarrena.–Ordaintzeko era.

Dirulaguntzaren %100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakar batean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 13an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2504031