2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2025. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Behin bukaturik Haur Eskolak erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrean hasiera batez onetsitako eta Osoko Bilkurari jakinarazitako 2025eko plantilla organikoa jendaurrean jartzeko aldia (2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean), akats bat atzeman da bertan eta hainbat alegazio jaso dira. Horrenbestez, Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen 2025eko martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, eta behin betiko onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
–Akats zuzenketa:
0.4. puntuan, "Haur eskolak (euskara)", hezitzaileen 9 plaza (F) ageri ziren: hori ez zen zuzena, 8 plaza baizik, 4 taldeko eskola bat delako eta, hortaz, horiek lanaldi osoko bi hezitzaile dituztelako (F).
–CCOO sindikatuak aurkeztutako alegazioak:
1. Baiestea administrari-ofizialaren lanpostu batean E-C1 mailako eskakizuna gehitzeko alegazioa, hala eskatzen duten erabiltzaileei zerbitzua euskaraz emateko.
2. Ezestea E-C1 hizkuntza eskakizuna duen psikologo lanpostu berri bat sortzeko alegazioa, aurrekontua ez delako nahikoa, eta ezin direlako efektibo garbiak gehitu; izan ere, gai hori zehatz-mehatz eta Nafarroako Gobernuarekin batera aztertu behar da, dauden zerbitzu arrunten (CREENA, etab.) eskaria eta jarduera kontuan hartuta.
3. Ezestea gizarte langile lanpostu bat sortzeko alegazioa, zeinaren arabera eskoletan familien eta auzo unitateen arteko bitartekotzako figura profesional bat behar baita, kasuak ugaritu direlako eta herritarrei haurren zaurgarritasuna goiz detektatzeko zerbitzu on bat emateko. Alegazioa ez da onartu, aurrekontua ez delako nahikoa, eta ezin direlako efektibo garbiak gehitu; izan ere, gai hori zehatz-mehatz eta Nafarroako Gobernuarekin batera aztertu behar da, dauden zerbitzu arrunten eskaria eta jarduera kontuan hartuta.
–LAB sindikatuak aurkeztutako alegazioak:
4. Alegazioaren zati bat baiestea, administrari-ofizialen plazetako batean euskarako hizkuntza-eskakizuna gehitzeari dagokionez.
Ezestea alegazioaren gainerakoa, hau da, honako plaza hauetan euskarako hizkuntza-eskakizuna gehitzea: erizainak, nutrizionista-sukaldeko koordinatzailea eta psikologoa.
Alegazioaren zati hori ez da onartzen azterketa bat egin behar delako erabaki hori hartu baino lehen, lanpostuak aztertzeko, bai eta zerbitzua emateko hizkuntza-eredua ere. Beraz, gai hori atzeratu eginen da, etorkizuneko plantilla organikoetan aztertzeko, antolaketa eta egokitasun arrazoiak direla eta.
–Joseba Otanok aurkeztutako alegazioak:
5. Ezestea Joseba Otanok Haur Eskoletako langile guztiek (edo, bestela, hezitzaile edo zuzendari guztiek) euskara eskakizuna izan dezaten aurkeztutako alegazioak. Haur Eskoletako Gobernu Batzarraren eskumena da haur eskola bakoitzeko plazen eskaintza eta hizkuntza eredua antolatzea. Lanpostuen eskaintza horren antolaketa plantilla organikoaren antolaketari lotuta dago, eskaintza horrekin bat datozen lanpostuak eta hizkuntza-eskakizunak dituena.
Iruñeko Udalak, 2020ko martxoaren 5eko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Iruñeko Udalean eta bere sektore publiko instituzionalean euskararen erabilera arautzen duen ordenantza. Ordenantza horren arabera, herritarrek Iruñeko Udalera euskaraz zein gaztelaniaz jotzeko eskubidea dute. Itzulpen zerbitzuak erabiliko dira, beharrezkoa denean, idatzizko arreta emateko, eta aurrez aurreko arreta euskaraz emanen da arlo horietan. Orobat, eskabidean jasotako euskara eskakizunaren ehunekoak ez du arau babesik; izan ere, aplikagarria den ezein arauk ez du ezartzen plantilla organikoan euskarako hizkuntza eskakizuna duten lanpostuen ehunekorik zehaztu behar denik udalerrian dagoen euskaldun kopuruaren arabera, alegazio egileak eskatu bezala. Dena dela, jaso da plantilla organikoan euskarako hizkuntza-eskakizuna duen administrari-ofizial lanpostu bat, herritarrei euskaraz arreta emateko.
IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOAREN PLANTILLA ORGANIKOA
KOPURUA | LANPOSTUA | ARAUBIDEA | MAILA | ESKLUSIBOTASUNA | BATERAEZINTASUNA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAG. | ARRISKU BEREZIA | EUSKARA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA |
01.–ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA |
1 | ZUZENDARI KUDEATZAILEA | BB | A | 55 | 0 | 0 | 44,88 | 0 | | |
1 | ZUZENDARI TEKNIKOA | BB | A | 55 | 0 | 0 | 24,88 | 0 | | |
1 | ERIZAINA | F | B | 0 | 35 | 0 | 34,55 | 0 | | |
1 | PSIKOLOGOA | F | A | 0 | 35 | 0 | 6,88 | 0 | | |
1 | KONTU-HARTZAILE DELEGATUA | F | A | 55 | 0 | 0 | 24,88 | 0 | | |
1 | GIZARTE-LANGILEA | F | B | 0 | 35 | 0 | 6,73 | 0 | X | E-C1 |
1 | LANTEGIEN KOORDINATZAILEA | F | B | 0 | 0 | 0 | 21,73 | 0 | X | E-C1 |
1 | LANTEGIGILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | X | E-C1 |
1 | ADMINISTRARI-OFIZIALA. LANGILERIA | F | C | 0 | 0 | 12 | 28,2 | 0 | | |
1 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | F | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | X | E-C1 |
3 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | F | C | 0 | 0 | 12 | 18,52 | 0 | | |
13 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | |
2 | HEZITZAILEA | LK | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | |
1 | GIZA BALIABIDEAK KUDEATZEKO TEKNIKARIA | F | A | 0 | 35 | 0 | 6,88 | 0 | | |
1 | NUTRIZIONISTA, SUKALD. KOORDINATZAILEA | LPL | B | 0 | 0 | 0 | 21,73 | 0 | | |
2 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | x | E-C1 |
0.2.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIA) |
4 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | | |
37 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | |
10 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | |
2 | SUKALDARIA | F | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | | |
2 | SUKALDARIA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | | |
5 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
2 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
8 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
0.3.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIA, INGELESEZKO JARDUEREKIN) |
1 | ZUZENDARIA | LK | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | | I-B1 |
1 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | | I-B1 |
1 | ZUZENDARIA | LPL | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | | I-B1 |
14 | HEZITZAILEA | LK | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
14 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
2 | SUKALDARIA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | | |
2 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
6 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
0.4.–HAUR ESKOLAK (EUSKARA) |
1 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 |
8 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
1 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
1 | SUKALDARIA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | | |
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
3 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
0.5.–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIA, INGELESEZKO ETA EUSKARAZKO JARDUEREKIN) |
1 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
4 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
4 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
2 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
2 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 |
3 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
1 | SUKALDARIA | F | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | | |
2 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
0.6–HAUR ESKOLAK (GAZTELANIAZKO EREDUA INGELESEZKO ETA EUSKARAZKO JARDUEREKIN ETA EUSKARAZKO EREDUA INGELESEZKO JARDUEREKIN) |
2 | ZUZENDARIA | F | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
1 | ZUZENDARIA | LK | B | 0 | 0 | 0 | 48,73 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
10 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
13 | HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
4 | HEZITZAILEA | LK | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
6 | HEZITZAILEA | LK | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
1 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | I-B1 |
7 | HEZITZAILEA | LPL | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | X | E-C1 + I-B1 |
3 | SUKALDARIA | F | D | 0 | 0 | 12 | 40,35 | 0 | | |
1 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LK | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
7 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | F | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
6 | GARBIT., SUKALD. ETA MANTEN. LAGUNTZAILEA | LPL | D | 0 | 0 | 12 | 8,35 | 10 | | |
2 | FAMILIA GUNEETAKO HEZITZAILEA | F | C | 0 | 0 | 12 | 23,52 | 0 | | |
Laburdurak:
BB: behin-behinekoa
F: Funtzionarioa.
LK: Lan-kontratuduna.
LPL: Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna.
E-C1: Euskara, Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 edo EGA.
I-B1: Ingelesa, Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1.
Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2503755