2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Xabierko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Xabierko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarrita dagoenarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Xabierren, 2025eko otsailaren 18an.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.
Iragarkiaren kodea: L2504181