62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, 2025ean kultura eta kirol jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 820061.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/820061).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, Itzako udalerrian kultura eta kirol jarduerak egiteko 2025. urtean. Deialdia onetsi da Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko martxoaren 12ko erabakiaren bidez. Deialdia hemen dago argitaratua: http://www.municipiodeiza.es. Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2025eko irailaren 1a.

Itzan, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2503988