62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, kontzejuei laguntzak emateko, 2025ean kontzejuen intereseko
obrak/jarduketak egin ditzaten. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 819974.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/819974).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko martxoaren 12ko erabakiaren bidez onetsi da deialdia.

Onuradunak: Itzako udalerriko kontzejuak.

Deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu dira Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren web-orrian (https://www.municipiodeiza.es/).

Eskabideak aurkezteko eta justifikatzeko epea: 2025eko abenduaren 9ra arte.

Itzan, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2503851