62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurrak diren 1. poligonoko 741., 825. eta 422. lurzatiak okupatzeko espedientea jendaurrean paratzea

Igantziko Udalak 2025eko martxoaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, jarraian idatzirik dagoen erabakia hartu du:

1.–Hasiera batez onestea herriari zerbitzua emanen dion zuntz optikoaren kanalizazioak egiteko Igantziko herri-lurrak diren 1 poligonoko 741, 825 eta 422 lurzatietako 947,50 m²-en okupazioa.

2.–Hasierako onespen akordioaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki taulan argitaratzea, espedientea 15 egun baliodunez jendaurrean paratuz, herritarrek eta/edo interesdunek legezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3.–Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoa egitea hasiera batez onarturikoa eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari helaraztea, hala badagokio, Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen bidez okupazioa baimendu dezan.

4.–Akordio hau Adamo Telecom Iberia SAUri jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako.

Igantzin, 2025eko martxoaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2504158