2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdia, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzena (2025). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 819913.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/819913).
Oltza Zendeako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 11ko 157/2025 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen dirulaguntza deialdi bat, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzak esleitzeko 2025erako.
Lehena.–Onuradunak:
Oltza zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Oinarri hauek helburu dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko bertze herrietarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=WTUchvTFD*ktyZz8c4ayDQ
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.
Oltza zendean, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2503845