2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdi publikoa iragartzen da, bete daitezen bake epailearen eta ordezkoaren kargu hutsak, betiere betez Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, zehazki, 5., 6. eta 7. artikuluak. Hala, hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan, edo aurkez ditzaten ziurtagiri elektronikoaren bidez, Zarrakazteluko Udalaren egoitza elektronikoan, eskabide orokorra erabiliz.
Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak zehaztuta daude Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan.
Era berean, bete beharko dituzte aipatutako 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzak, gaitasunari eta bateragarritasunari buruzkoak.
Onartua izateko, aurkeztu beharko du behar den eskabide-eredua, hots, bake epailearen hautaketan parte hartzekoa, argitaraturik dagoena egoitza elektronikoan, Zarrakazteluko Udalaren gardentasun atarian.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Zarrakaztelun, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2504104