62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 875. lurzatian. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Aiegiko 1. poligonoko 875. katastro-lurzatiari buruzko determinazio xehatuak aldatzeko, hiri-lurzoru finkatugabearen kategorizazioa duena hiri-lurzoru finkatua bihur dadin, bertan dagoen eraikinean eraikuntza-jarduketa bat egin ahal izateko. Plana Antonio Urriza Chocarrok sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez: https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es.

Aiegin, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2503787