62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

24-02098 gora jotzeko errekurtsoa, exekutatuko obren gainkostua dela-eta eskatutako kalte-ordaina ukatu izanagatik

Jorge Martinez Aznarezek, "UTE ARBIZU"ren izenean eta haren ordezkari gisa, 24-02098 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian Alkatearen 2024ko urriaren 24ko 73/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ukatu egin zen Kale Nagusiko zoladura eta sareak berritzeko 2019ko obren exekuzioko gainkostuak direla-eta eskatutako kalte-ordaina.

Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kaleko 10ean), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arbizun, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2503805