62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGURENGO KONTZEJUA

11. poligonoko 273. eta 268. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Arangurengo Kontzejuak, 2025eko martxoaren 3an egin bilkura berezian, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

a) Hasiera batez onestea 11. poligonoko 273. eta 268. herri-lurzatien desafektazioa (Arangurengo Kontzejuarenak dira). Horren helburua da behin betiko konponbidea ematea Lakidain herriak duen hornikuntzako arazoari, eta jarraikiko zaio Iruñerriko Zerbitzuak SAk idatzitako proiektu teknikoari. Desafektazioak 30 urte iraunen du, eta beste 30 urtez luzatzen ahalko da.

b) Baldintza-agiria onestea, 11. poligonoko 273. eta 268. herri-lurzatien erabilera lagatzeko. Baldintza-agiria espedientean jaso da.

c) Lurrok lagatzeagatik ordaindu beharreko urteko kanona Arangurengo Udalak jasoko du, eta hura izanen da diru kopuru horren onuraduna; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikuluan xedatutakoarekin.

d) Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki irizten dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Kontzejuak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arangurenen, 2025eko martxoaren 11n.–Kontzejuko burua, Aritz Larequi Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2503774