62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administratzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Zinegotzi ordezkariaren ebazpena, 2025eko martxoaren 17koa, zeinaren bidez onesten baita deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, administratzailearen lanpostu bat (A maila/taldearekin parekatua eta funtzionarioen araubidekoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Tuterako Udalaren Ur Batzordean aritzeko.

Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, 2024ko urriaren 30eko batzarrean, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administratzailearen lanpostu bat (A maila), Tuterako Udalaren Ur Batzordean aritzeko.

Zinegotzi ordezkariaren 2025eko otsailaren 4ko ebazpen baten bidez, onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda (2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 13an).

Bat etorriz oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin, erreklamazioak egiteko eta behin-behineko zerrendako akatsak zuzentzeko epea bukatutakoan, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lehendakariak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo). Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda:

Izangai onartuak:

1.–APESTEGUI PERALTA, PAULA

2.–ASIO GOICOECHEA, FABIAN DAVID

3.–CARBAJO SUTIL, MARIA CONCEPCIÓN

4.–CATALAN OIZ, MAITE

5.–CHIVITE CABEZUELO, MIGUEL

6.–CORDÓN MEDRANO, SONIA

7.–ERREA AROCA MIRIAM

8.–JIMENEZ BAIGORRI, BEATRIZ

9.–LÓPEZ BUISÁN, ANA MIRYAN

10.–MALO REMÓN, MARTA

11.–MOYA GAZQUEZ, JENNIFER

12.–PALACIOS ALAVA, MARIO

13.–PÉREZ BURGOS, ELENA

14.–PÓRTOLES DEL PUERTO, AINHOA

15.–RAMIREZ ERRO, JUAN ANDRÉS

16.–ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

17.–ROMO REY, INMACULADA

18.–RUIZ REINALDOS, ANA

19.–SERRANO VILLAFRANCA, ESTHER

20.–SEVILLA SUBIZA, FRANCISCO JAVIER

21.–ULLATE ARRIAZU, JESÚS PEDRO

22.–URZÁIZ ARRONDO, LEYRE

Izangai baztertuak:

ORTEGA AYLÓN, NURIA

(ez du aurkeztu eskatutako titulazioa).

Bigarrena.–Jakinaraztea deialdiko oposizioaldiko lehen ariketa eginen dela 2025eko maiatzaren 15ean, ostegunarekin, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campusaren ikasgelategian (Tarazona etorbidea z.g.).

Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo).

Tuteran, 2025eko martxoaren 17an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2504162