2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASUKO AITA BARANDIARAN ZAHAR ETXEA
25-00022 eta 25-00051 gora jotzeko errekurtsoak, zaintzaileen merezimendu-lehiaketarako deialdiari buruz
Aditzera ematen da 25-00022 eta 25-00051 gora jotzeko errekurtsoak jarri direla Nafarroako Administrazio Auzitegian, Aita Barandiaran Zahar Etxearen Patronatuko buruaren ebazpenen aurka, zeinen bidez ezesten baitira izendapen proposamenaren iragarkiaren eta zaintzailearen izendapenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.
Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2025eko martxoaren 13an.–Patronatuko burua, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2504084