2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatua/peoia izateko lanpostu bat. Onartuen behin-behineko zerrenda
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko urtarrilaren 13an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatua/peoia izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onesten eta argitaratzen da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Alesbesen, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
1.–OJER ARAMENDIA, ROBERTO
2.–IRISARRI SEGURA, ALBERTO
3.–ANSO LOPEZ, ANDRES
4.–AYUCAR PEREZ, ENRIQUE
5.–ARRONDO SEGURA, MARIO
6.–MORENO MONGE, MARTA
Baztertuak:
1.–CASPE CALDERON, DAVID
Ez frogatzeagatik baduela deialdiaren 3. oinarrian eskatutako titulua.
Iragarkiaren kodea: L2503823