62. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

698/2025 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez.

Ebazpen horren II. eranskinean, 2. gaian, hezkuntza-laguntzako espezialistek Nafarroako eskola-testuinguruan dituzten eginkizunei, harremanei eta egitekoei buruzko horretan, aipatzen dira, alde batetik, irailaren 4ko 455/2013 Ebazpena, zehaztasun gehiagorik gabe, eta, bestetik, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretua, baina erreferentziako arau horren aipamen zuzena hau da: azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bategina.

Azaldutakoan oinarrituta, zuzendu egin behar da irailaren 4ko 455/2013 Ebazpenari buruz egiten den aipamena, eta zehaztu Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 455/2013 Ebazpena dela, hots, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan zaintzaileen lan jarduketak arautzeko jarraibideak onesten dituena; eta, bestetik, zuzendu egin behar da azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretuari buruz egiten den aipamena, erreferentzia zuzena azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua baita.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpenaren II. eranskineko 2. gaia, honela:

Honako hau dioen tokian:

"2. gaia. Hezkuntza-laguntzako espezialista eskola barruan, eta Nafarroako Foru Komunitatean dituen eginkizunak, irailaren 4ko 455/2013 Ebazpenaren esparruan. Heziketa prozesuan duen parte hartzea. Irakasleekin, orientazio zerbitzuekin eta zuzendaritza taldeekin dituen harremanak. Ikasleen inklusioa errazten duen elementu gisa duten egitekoa. Familiaren eta eskolaren arteko harremana. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretuaren babespean".

Honela behar du:

"2. gaia. Hezkuntza-laguntzako espezialista eskola barruan, eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 455/2013 Ebazpenaren esparruan dituen eginkizunak (ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan zaintzaileen lan jarduketak arautzeko jarraibideak onetsi ziren). Heziketa prozesuan duen parte hartzea. Irakasleekin, orientazio zerbitzuekin eta zuzendaritza taldeekin dituen harremanak. Ikasleen inklusioa errazten duen elementu gisa duten egitekoa. Familiaren eta eskolaren arteko harremana. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren babespean (legegintzako errege dekretu horren bidez Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi zen)".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2503783