2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDIGORRIA
Akats zuzenketa, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko deialdian
2025eko martxoaren 13ko 65. Ebazpena.
Mendigorriko Udaleko alkateak, 2025eko otsailaren 17ko 46. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. 2025eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, argitaratu zen.
Berraztertze-errekurtsoa aurkeztu da deialdia aurkaratuz, xede duen lanpostua argitzeko eta zuzentzeko:
–Administrari laguntzailea. Maila: D. Titulazioa: DBH edo haren baliokidea.
–Administraria. Maila: C. Titulazioa: Batxilergoa edo Goi Mailako Lanbide Heziketakoa.
EBAZTEN DUT:
1.–Onartzea eta baiestea aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa.
2.–Deialdia zuzentzea, eta, hortaz, administrari laguntzailearen lanpostua D mailan kokatzea eta DBH edo haren baliokidea den titulazioa eskatzea. Aipamen hori zuzentzea 1. Erabakian, 1.1 eta 1.3 oinarrietan eta mailari buruz egiten diren erreferentzia guztietan.
3.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
4.–Zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Mendigorrian, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2504069